2016-2017 ikasturtea

ETXEBARRIKO IV. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Etxebarriko IV. edizio honek berritasun nabarmen eta garrantzitsuak ekarri ditu. Lehenengoz Kukullaga herri eskola eta Etxebarri DBHI nor baino nor lehiatu dira Zuztarluze Galan.

Horretarako Etxebarriko frontoia okasiorako prestatu dugu eta bertan atondutako eszenatokian Kukullaga LHItik eta DBHItik etorritako bikoteak,maiatzaren 19an aritu dira.

Finalistei harrera beroa egin diete bertaratutako 400 zuztarkide inguruk. Giro bero honetan gauzatu dugu finala. Institututik etorri Hector Fernandez eta Markel Santos-ek txapela jantzi dute eta Igor Menika bertsolariak amaiera eman dio gure Galari bertso honekin.

Arrankariak_izena Zuztarluze 2016

5.C

Lucia Vazquez-Naia Valero

Kaskailuak_izena Zuztarluze 2016

6.A

Ibai Lopez-Urko Rodriguez

Karramarroak_izena Zuztarluze 2016

1.C

Alvaro Sanchez-Naroa De Diego

Urkarixoak_izena Zuztarluze 2016

2.A

Hector Fernandez-Markel Santos

UGAOKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

2014-2015 ikasturtean Orozkoko eskolarekin batera aritu ziren Leitoki eskolakoak. Ikasturte honetan, aldiz, Leitokiko 5. mailako ikasleak Zuztarluze txapelketan leiatu dira, finalera pasatu diren 4. bikoteak ebatzi arte.

4 bikoteekin, ekainaren 2an, barikuz, Jane Jauregian eta Maria Urcelay-ren gidaritzapean finala burutu dugu. Jane Jauregia okasiorako prestatu eta bertako harri eta egur historikoen artean Zuztarluze Galan ederto pasa dugu.

Final lehiatua izan dugu eta giro paregabea egon da bakoitzak bere taldea animatu gurea. Hona hemen finalean aritu zaizkigun zuztarkideak:

Arrankariak_izena Zuztarluze 2016

Izaro Lorenzo-Urtzi Eguiluz

Kaskailuak_izena Zuztarluze 2016

Shira Zanbrana-Hegoi Intxaurraga

Karramarroak_izena Zuztarluze 2016

Aretx Intxaurraga-Naroa Landeta

Urkarixoak_izena Zuztarluze 2016

Julen Rivas-Araia Artetxe

ARRIGORRIAGAKO IV. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Arrigorriagako institutuko zuztarkideak, ekainaren 9an, IV. Zuztarluze Galari ekin diogu. Beste behin ere Lonbo aretoan eta bertoko teknikaria den Ion Arenas-en gainbegiradarekin.
Gala hasi orduko talde ezberdinetako zaleek ederki berotu dute giroa. Pankartak, koloredun kamisetak eta animo ohiuen artean jaso dituzte finalistak.

Final lehiatua izan da, oso. Azkeneko proban, Kantuke eta kontuke proban, oso puntu gutxiko diferentzia egon da bikote bien artean. Azkenean, urkarixoak, bertso proba honi esker gailendu dira.
Ekitaldiari institutuko Andrea, Haizea, Ibon, Leire eta Olatzek amaiera eman diote zuzenean kantatuko bertso batekin.

Guzti honen testigantza bideoan ederki laburtuta ikusiko duzue.

Arrankariak_izena Zuztarluze 2016

1.A

Elene Bilbao – Garazi Andres

Kaskailuak_izena Zuztarluze 2016

1.G-B

Irati Leal-Markel Fernandez

Karramarroak_izena Zuztarluze 2016

1.D

Deiene Arroyo-Iraia Suarez

Urkarixoak_izena Zuztarluze 2016

1.E

Izaro Nuñez-Azibar Elorz