2014-2015 ikasturtea

Zuztarluze_materiala_lh

2014-2015 ikasturtean gure urtxakurraren jolasa bailarako Arakaldo eta Zaratamo herrietara ere ailegatzen da. 9 udalerriek jolasaren bere bertsio propioa daukate.

Interaktiboak jarraitzen du eraldaketak jasotzen, produktua hobetzen eta ikastetxeetatik jasotako feedback-a tarteko egokitzen.

Edizio berri honetan zuztarluze.com webgunea ere eraberritzen da eta bertan ikastetxeetarako baliagarria den materiala eskegi. Jolas interaktiboan dagoen edukia pdf formatoan kontsultatzeko modua bideratzen dogu.

Txapelketak bere bidea jarraitzen du. Galdakaok ikasturte bizi biren ostean deskantsua hartzen du. Arrigorriaga, Basauri eta Etxebarriko II. edizioari Orozko eta Ugaoren herri arteko I. txapelketa gehitzen zaio.

BASAURIKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Basauriko DBHko ikastexeek Zuztarluzeren lekukoa LHko ikastetxeei pasatzen diete. San Jose  eta Basauri ikastetxeei Arizko ikastola gehitzen zaie.

LH-ko 5. eta 6. mailan garatzen dugu txapelketa eta 2015eko maiatzaren 12an, Basauriko Social Antzokian irakasmaila bakoitzeko GALA bana antolatzen dugu. Sonia Villamor-ek GALA bi hauen aurkezlea da.

Aurreko edizioetan legez giro aparta bizi izan genuen. Ikastetxe bakoitzak bere animazio partikularra ekarri zuen, kartel, pankarta eta soinu tresneriaz. Lehia giro jator eta sano batean bideratu zen.

Argazkian, LH-5eko irabazleak ditugu: Izan eta Ieltsu. Eurentzako saria ez eze klase osorako ere eskuratu zuten, Andoni Busquets alkatearen eskutik.

Hona hemen finaletan aritu ziren zuztarkideak:

Ariz Ikastola

Izan Quintanilla – Ieltsu Gorostiaga  LH 5
Aida Caceres – Nerea Barrenetxea LH 6

San Jose Ikastetxea

Uxue Garai – Aizeder Gomez  LH 5
Leire Garcia – Nerea De La Peña LH 6

Basauri Ikastetxea

Lara Poncela – Mikel Ibiricu  LH 5
Virginia Palacios – Asier Mediavilla LH 6

ARRIGORRIAGAKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Gure urtxakurra lanpeturik ibili zen 2015eko maiatzean. Basauri itxi eta Nerbio ibaiatik gora Arrigorriagara bidaiatzen du, LH zein DBHko Zuztarluzeko txapelketari heltzeko.

Arrigorriagako eskolan eta institutuan, berriro ere, egitasmoa lantzen da. Eta, oraingoan bai, LHn zein DBHn antolatzen ditugu finalak. Bideoan ageri den moduan, egitasmoko Arrigorriagako arduradunak balorazio sano ona egin zuten finalak amaitu eta ostean.

Lonbo aretoan eta 2015eko maiatzaren 19an Zuztarluze Galak burutzen ditugu, ordutegi ezberdinean, goizeko 10:00etan LHkoak eta 11:45ean DBHkoak.  Bertaratutako bikote finalistak, klase berekoak barik, klase ezberdin bikoak izan dira, hein handi batean. Honek saltsa gehiago ematen dio giroari eta batek baino gehiagok bihotza erdibitua izan du.

LH-6.C/D

Iker Argintxona
Izaro Arco

LH-6.A/C

Maialen Lopez
Iker Santamaria

LH-6.A

Garazi Macho
Ainhoa Rodriguez

LH-6.D/C

Izaro Elorduy
Asier García

DBH-1.B

Aitzol Olivares
Unai Marin

DBH-1.F/D

Miren Ugarriza
Izaro Cidad

DBH-1.E

Jon Basterra
Irati Gerrikaetxebarria

DBH-1.A

Lucia Hidalgo
Irati Ruiz

ETXEBARRIKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Kukullaga herri eskolan, II. urtez, lehiaketaren finalak jokatzen dira. Bai, finalak, pluralean, izan be aurreko urteko LHko ikasleei DBHkoak gehitzen zaizkie. Oraingo honetan, maiatzaren 21ean eskolako areto nagusian eta ordutegi bikoitzean (11:00ak eta 15:00ak) Zuztarluze Gala antolatzen da.

LHko 6. mailakoak izan dira finalean, nagusiki, eta eurekin batera 5. mailako bikote ausart bat.  DBHn, berriz, 2. mailakoak 4. mailakoekin batera nor  baino nor aritu dira. Aurkezpen eta gidaritza lanak Sonia Villamorek burutu ditu.
Beste urtebetez eskolako areto nagusia koloretsu eta txiki lotu zaigu gure ekimaren galarako. 

Argazkian Sonia Villamor aurkezlea, Loren Oliva Etxebarriko alkatea eta galan parte hartu duten DBHko ikasleak ditugu. Argakian ageri den legez, talde gorriko Marta Plaza eta Nagore Riañok irabazle suertatu dira goizeko finalaren lehian

LH-6.C

Alba Romera
Markel Pastor

LH-6.B

Pello Trejo
Iñigo Sanz

LH-5.A

Alba Llosa
Ainara Maroto

LH-6.B

Irene Marquez
Ane Atutxa

DBH-2.C/A

Josu Santiso
Alazne Apraiz

DBH-4.A

Gaizka Prado
Nestor Pereiro

DBH-4.B

Marta Plaza
Nagore Riaño

DBH-2.B

Jon Hidalgo
Iketxe Rementeria

OROZKO-UGAO HERRI ARTEKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Orozko eta Ugao-Miraballeseko eskoletan egitasmoa lantzen da eta Maiatzaren 26arekin batera, goizeko 11:30etan  Zuztarluze Gala ospatzen dugu, Orozkoko Donibane aretoan.

Orozkotik zein Ugaotik finalisten zale animatu eta koloretsuak izan ditugu. Ugaotik autobusez etorri zaizkigu. Finalistak zein zaleak herri bakoitzeko alkateak lagun izan dituzte: Orozkoar Josu San Pedro eta Ugaotar Ekaitz Mentxaka.

Galaren gidaritza Sonia Villamorrek egin du. Final borrokatua eta gero Orozkoko Joseba Arrizabalagak eta Joritz Arbaizak jantzi dituzte txapel preziatuak. 

Finalean, argazkian ageri zaigun Oneka Izarzelaiak parte hartu du eta oroitzapen hunkituen artean gogoratu dugu bere amumaren ondoan ateratako argazkia, 6 urte atzerago. 

Orozko LH-5.A/B

Enaitz Uriarte
Oneka Izarzelaia

Orozko LH-6.

Joseba Arrizabalaga
Joritz Arbaiza

Ugao LH-6. 2

Irune Zarate
Ines Hernandez

Ugao LH-6. 1

Xabier Aierdi
Andoitz Fernandez