2013-2014 ikasturtea

Zuztarluze_hasiera_2013-2014

2013-2014 ikasturte berri honetan bailarako beste herri batzuetara ere zabaltzen da: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Ugao eta Orozko.

Interaktiboak, arlo ezberdinetan, aldaketa nabarmenak dakartza: diseinu egokitzapena;  eskola 2.0 ordenadoreetan zein arbel digital interaktiboetan jolasteko aukera; eta jolasteko zein jokatzeko aukera ematen da. Hots, denbora eta puntuazioaren baldintzarik gabe aritzeko aukera daukagu. Bai eta erlojuaren kontrako proba puntuagarrietan jokatzeko ere. 1.0 bertsioa kaleratzen dogu.
Horretaz gain, egitasmoaren gaineko informazio jasotzeko, www.zuztarluze.com webgunea ere sortzen da.

Beste alderdi batek aldaketa nabarmenak ditu: eduki sakontasuna. Labayru eta Bertsozale elkarteari esker interaktiboaren eduki karga berriztu egiten da.

Labayru fundazioa

Dagoeneko interaktiboan integratuta zeuden edukien gainean lan egin eta bailarako berben sinonimo, definizio, tokian tokiko hiztegi, toponimia eta esaerak lantzen ditu Labayru fundazioak. Lanaren emaitzak interaktiboa sano aberasten du.

Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon eta Orozkoko eskoletan sortu eta grabatu ziren Kantuke eta kontuke probarako bertsoak. Arkaitz Estiballes, Igor Menika eta Begoñe Olabarriaren gidaritzapean.

Ikasturte honetan, Zuztarluze Galak, barriz, biderkatzen doaz eta honako herrietan eta modu honetan gauzatzen dira:

BASAURIKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Basauriko Urbi BHIk, Uribarri BHIk, San Jose ikastetxeak eta Basauri ikastetxeak parte hartzen dute lehenengo txapelketa honetan. GALA-k, DBH1-2 eta DBH 3-4, 2014ko maiatzaren 15ean, San Isidro egunarekin, Basauriko Social Antzokian egin ziren.
Giro paregabea bizi izan genuen eta irri, algara eta finalaren urduritasunaren artean eguna joan zitzaigun.

Jon Osoron eta Sonia Villamor-ek maisuki zuzendu zuten ekitaldia. Basauriko ikastetxeek elkarren arteko harremana estutu zuten gure urtxakurrak prestatu txapelketari esker.

Hona hemen finaletako ordezkariak eta ikasturte honetako zein hurrengo ikasturteko egitasmoaren bideo laburpena.

Urbi BHI

Ekain Duran – Gaizka Martinez  DBH 1-2
Naiara Pereña – Nagore Iturbe DBH 3-4

Uribarri BHI

David Martinez – Kenar Martinez DBH 1-2
Mikel Tobalina – Manu Fernandez DBH 3-4

San Jose Ikastetxea

Maider Molina – Izaskun Herce
DBH 1-2
Mikel Crespo – Sandra Caceres
DBH 3-4

Basauri Ikastetxea

Mikel Zabaleta – Markel Serrano
DBH 1-2
Natalia Lopez – Maider Valero
DBH 3-4

GALDAKAOKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

II. edizio honetan gure urtxakurrari hegaldi konpainia barri bat sortzea bururatu zitzaion: ZUZTAR AIRLINES. Konpainia honetako komandante eta azafata berezi bi ezagutuko ditugu: Maria Urcelay eta Aritza Rodriguez.

Beraiekin batera hegaldi ziraragarria bizi izan genuen, helmuga berezi batera ailegatzeko: ZUZTARWORLD-era.

Ikuskizunak denerik izan zuen, suspentsea, umorea, algara, tentsioa…

Oraingoan ere, aurreko edizioan parte hartu zuten ikastetxeek protagonista izan genituen: Aperribai, Gandasegi, Unkina, Urreta, Eguzkibegi, Bengoetxe eta Elexalde.

Maiatzaren 31aren hitzorduari zein lekuari leiala izanda,Torrezabalen, txapelketaren GALAk burutu genituen. Aurrekoan legez, LH 5. eta 6. mailakoak eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoak goizez eta DBH 3. eta 4. mailakoak, berriz, arrastiz. Honek izan ziren ikastetxe eta maila ezberdinetan aritu ziren zuztarkide ausartak:

LH 5-6

Aperribai
Janire Pinilla – Chaima Ouatik

Eguzkibegi
Araitz Rodriguez – Garbiñe Sagardui

Gandasegi
Ane Romero – Naroa Hernando

Unkina
Zuriñe Roscales – Nahia Etxebarria

Urreta
Jon Ortega – Eneko Granado

DBH 1-2

Bengoetxe
Irati Gallego – Naia Aldekoa

Eguzkibegi
Eneko Celaya – Lander Armentia

Elexalde I
Naia Abasolo – Iñigo Irazabal

Elexalde II
Olatz Fernandez De Mendiola – Maialen Barrenetxea

DBH 3-4

Bengoetxe
Alazne Gartzia – Eider Guinea

Eguzkibegi
Asier Arregi – Unai Beitia

Elexalde I
Lorea Atutxa – Unai Beitia

Elexalde II
Haizea Egiarte – Ane Zuluaga

ARRIGORRIAGAKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Ikasturte honetan bertan, Arrigorriagako eskola zein institutuan ere egitasmoa lantzen hasten gara. Eskolan 5. eta 6. mailakoak eta DBHn 1. eta 2. mailakoak jolas interaktiboarekin aritzen dira, Arrigorriagako zein bailarako ondare etnolinguistikoaren ezagupenean sakontzen.

Zuztarluze Gala institutuko DBHko 1. mailakoekin burutu genuen, ikasturte amaieran, 2014ko ekainaren 3an.

Lonbo aretora zein Arrigorriagan landutako edukietara egokitutako ikuskizuna prestatu genuen. Maria Urcelayk gidatutako finalean giro beroa bizi genuen institututik etorritako partehartzaile zein publikoaren artean. Txalo, ohiu eta animoaz batera ikasgeletan egindako pankarta eta kartelek atontzen zuten Lonbo aretoa.

Honek dira finalean aritu ziren DBHko 1. mailako ikasleak, talde berde, urdin, laranja eta gorria ordezkatzen:

1.C

Josu Gazteluiturri
Unai Etxeberria

1.F

Jon Vazquez
Jon Largacha

1.D

Nerea Blanco
Itsasne Perez

1.F

Julen Ibarrola
Arrizen Urbina

ETXEBARRIKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Etxebarriko Kukullaga herri eskolara ere gure urtxakurraren egitasmoa ailegatzen da. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan lantzen da eta ekainaren 6an, eskolako areto nagusian, Zuztarluze Gala antolatu genuen.

6. mailakoak finalaren protagonistak izan ziren. Arkaitz Estiballesek, bertako bertsolaritza arduradunak, saioa gidatu zuen. Eskolako areto nagusiaren aforoa beterik izan genuen, animo kartelak han, kolore bateko eta besteko kamisetak hemen, pankartak…. Zuztarluze txapelketa alai eta bizia izan genuen.

Argazkian Arkaitz Estiballes bera, Iker Lopez Etxebarriko Hezkuntza eta Euskara zinegotzia eta Andoni Varela eta Vanesa Garcia txapeldunak dauzkagu. Txapela jantzi eta partehartzaileei sariak banandu ostean bertso batekin agurtu genuen saioa.

 

6.C

Haizea Hernandez
Iñigo Ceballos

6.B

Ibai Gonzalez
Lander Baranda

6.B

Andoni Varela
Vanesa Garcia

6.A

Lander Santiago
Xabier Artetxe