2012-2013 ikasturtea

Galdakaoko Torrezabal Kultur etxean, 2012ko abenduaren 2an, arrastiko 17:00etan, lehenengoz, ZUZTARLUZE GALA burutu zen.
Euskararen Nazioarteko Egunaren haritik prestatu egitarauaren barruan, Gandasegi HI, Elexalde BHI, Bengoetxe BHI eta Eguzkibegi Ikastolako langile, irakasle eta gurasoen ordezkariak nor baino nor aritu ziren interaktiboaren bertsio betarekin.
Bertsio beta honetan gisa honetara aurkeztu zen gure Zuztarluze urtxakurra. Izar baten antzera, bere hagin zorrotz, gaztain koloreko begi bizi, narru sendo eta, nola ez, bere jatorria adierazten duen karramarroa eskuan duela. Gala eta gero, sano pozik bueltatu zen Ibaizabalera, bertan jasotako esperientzia oso baliagarria izan zen ondorengo edizioak antolazeko.
GALDAKAOKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
2012/2013 ikasturtean zehar Zuztarluze egitasmoa, Galdakaoko ikastetxeetan, abiatzen da.
Gure urtxakurrak garatutako interaktiboaren 0.1 bertsioarekin abiatu genuen txapelketa Aperribai, Gandasegi, Unkina, Urreta, Eguzkibegi, Bengoetxe eta Elexalden. Maiatzaren 31an, Torrezabalen, María Urcelay eta Aritza Rodriguezen gidaritzapean, txapelketaren GALAk burutu genituen. LH 5. eta 6. mailakoak eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoak goizez aritu ziren. DBH 3. eta 4. mailakoak, berriz, arrastiz egindako ekitaldi publikoan aritu ziren.
Guzti honen testigantza bideo honetan laburbildu dugu.