
Zuztarluze, Zuztarretatik Ahora egitasmoaren arrimuan loratu dan jolas interaktiboa eta txapelketa antolatua da. EITBn hain ezagun egin den Mihiluze programaren formatoaren haritik etorri dator. Gaurko haur eta gazteak euskararen erabilera praktikoan murgilduta ikus ditzagun, herri ondarea teknologia berriekin uztartu behar genuela antzeman genuen eta behar horri erantzutera dator Zuztarluze.
Zuztarretatik Ahora egitasmoan jasotako toponimia, ondare etnolinguistikoa, lexikala eta etnografikoa lantzen da.
Urteetako landa lanean batutako tokian tokiko baserrien izenak, errekak, basoak, iturriak…; gure aurrekoek erabilitako esaerak eta berbak; ibilitako lanabesak, urteen podasuz errotutako ohiturak eta baserriko beheko suaren epelean nahiz jai giroan abestutako kantak eta bertsoak.
Modu eta maila ezbardinean Nerbioi-Ibaizabal bailarako ikastetxeek proiektuan parte hartzen dabe, jolas interaktiboa ikasgelako jardunean integratzen edota aldian-aldian antolatutako Zuztarluze txapelketan parte hartzen.
Gaur egun, jolas interaktiboa sarean dago eta edonork jolastu dezake, baita zuk ere: http://zuztarluze.com/olgau/
ZUZTARLUZE TXAPELKETAREN IBILBIDEA
Zuztarluze jolas interaktiboa txapelketea be bada, eta hagatik, txapelketa bakotxagaz batera finala egiten da: ZUZTARLUZE GALA.
Txapelketaren ibilibidea 2012an hasi zen, Galdakaon. 2017. urte honetan 5. edizioa burutuko dogu eta Zuztarluzeko edizio berri bat antolatzen hasiak gara Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko eta Ugaoko eskola zein institutuetan. Basaurik eta Galdakaok urte birik behin antolatzen dabe eta aurton ez dagokie. Ondorengo lerrootan, txapelketa honek urtez urte burutu izan duen ibilbidea eta jasota gelditu diren testigantzak erakutsiko dizuegu.
Guk haina edo gehiago gozatu!
2017-2018 ikasturtea
APP ZUZTARLUZE JOKO INTERAKTIBOAREN AURKEZPENA
Zuztarluze egitasmoak salto berri bat ematen du. Oraingo honetan, jolasa, multiplataforma bihurtzen da.
Euskal Liburu eta Diskoaren Galdakaho, ahoz ahoko azokaren markoan, 2017ko abenduaren 15ean App Zuztarluze joko interaktiboaren aplikazinoa aurkeztu da.
Ekitaldian, jokoaren bertsino barriztua sortu dauan enpresako ordezkariak egon dira: Imanol Erauskin eta David Cuadrado (Oreka Interactive SL) eta Kike Amonarriz.
Jokoaren aplikazino multiplataforma barriztau honekin edozein gailurekin jolastu ahal izango da.

ARRIGORRIAGAKO V. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
2017ko urriaren 20an Arrigorriagako V. Zuztarluze txapelketako final berri bat bizi izan dugu. Arrigorriagako euskal astearekin batera antolatutako ekitaldian ikasle, irakasle, guraso, lagun eta senideak bildu gara, Zuztarluzek okasiorako bildutako probekin jolasteko.
Algara, barre, emozio eta urduritasunaren artean joan zaigu finala.
Ane Luis eta Garazi De los Reyes KAZKAILUEK txapela bereganatu dute. Buruz burukora Leire Gutiez eta Leire Lopez ARRANKARIEKIN ailegatu dira. KANTUKE ETA KONTUKE proba erabakiorran txapela eskuratu dute gure kazkailuek.
Bideo edizio honetan parte hartzaile, bertaratutako publikoa eta antolatzaileen hitzak jaso ditugu.

6.D-C
Leire Gutiez – Leire Lopez

6.B
Ane Luis – Garazi De los reyes

6.A
Iker Oliden – Endika Laorden

6.D
Alba Pellitero – Maialen Mulas
2016-2017 ikasturtea
ETXEBARRIKO IV. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Etxebarriko IV. edizio honek berritasun nabarmen eta garrantzitsuak ekarri ditu. Lehenengoz Kukullaga herri eskola eta Etxebarri DBHI nor baino nor lehiatu dira Zuztarluze Galan.
Horretarako Etxebarriko frontoia okasiorako prestatu dugu eta bertan atondutako eszenatokian Kukullaga LHItik eta DBHItik etorritako bikoteak,maiatzaren 19an aritu dira.
Finalistei harrera beroa egin diete bertaratutako 400 zuztarkide inguruk. Giro bero honetan gauzatu dugu finala. Institututik etorri Hector Fernandez eta Markel Santos-ek txapela jantzi dute eta Igor Menika bertsolariak amaiera eman dio gure Galari bertso honekin.

5.C
Lucia Vazquez-Naia Valero

6.A
Ibai Lopez-Urko Rodriguez

1.C
Alvaro Sanchez-Naroa De Diego

2.A
Hector Fernandez-Markel Santos
UGAOKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

2014-2015 ikasturtean Orozkoko eskolarekin batera aritu ziren Leitoki eskolakoak. Ikasturte honetan, aldiz, Leitokiko 5. mailako ikasleak Zuztarluze txapelketan leiatu dira, finalera pasatu diren 4. bikoteak ebatzi arte.
4 bikoteekin, ekainaren 2an, barikuz, Jane Jauregian eta Maria Urcelay-ren gidaritzapean finala burutu dugu. Jane Jauregia okasiorako prestatu eta bertako harri eta egur historikoen artean Zuztarluze Galan ederto pasa dugu.
Final lehiatua izan dugu eta giro paregabea egon da bakoitzak bere taldea animatu gurea. Hona hemen finalean aritu zaizkigun zuztarkideak:

Izaro Lorenzo-Urtzi Eguiluz

Shira Zanbrana-Hegoi Intxaurraga

Aretx Intxaurraga-Naroa Landeta

Julen Rivas-Araia Artetxe
ARRIGORRIAGAKO IV. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Arrigorriagako institutuko zuztarkideak, ekainaren 9an, IV. Zuztarluze Galari ekin diogu. Beste behin ere Lonbo aretoan eta bertoko teknikaria den Ion Arenas-en gainbegiradarekin.
Gala hasi orduko talde ezberdinetako zaleek ederki berotu dute giroa. Pankartak, koloredun kamisetak eta animo ohiuen artean jaso dituzte finalistak.
Final lehiatua izan da, oso. Azkeneko proban, Kantuke eta kontuke proban, oso puntu gutxiko diferentzia egon da bikote bien artean. Azkenean, urkarixoak, bertso proba honi esker gailendu dira.
Ekitaldiari institutuko Andrea, Haizea, Ibon, Leire eta Olatzek amaiera eman diote zuzenean kantatuko bertso batekin.
Guzti honen testigantza bideoan ederki laburtuta ikusiko duzue.

1.A
Elene Bilbao – Garazi Andres

1.G-B
Irati Leal-Markel Fernandez

1.D
Deiene Arroyo-Iraia Suarez

1.E
Izaro Nuñez-Azibar Elorz
2015-2016 ikasturtea
2015-2016 ikasturtean egitasmoak urrats berri eta handi bat ezagutzen du: INTERNETERA SALTOA. Salto honekin batera interaktiboak diseinu berri bat ezagutzen du. Eider Eibar ilustratzaileak marraztutako irudiak eta Ander Garaizabalek ekoitzitako soinutegiak baliatuko du Adiune enpresak interneteko bertsioa garatzeko: ZUZTARLUZE JOLAS INTERAKTIBOA
Abagunea baliatuta, gure urtxakurrak, bere itxura eraberritzen du ere. Koloreak bizitu, bisera berritu eta aro eder bati ekiteko prestatzen da. Eta lan dinamika honetan, interaktiboa eduki berriz hornitzen du, interaktiboari sakontasun gehiago ematen dio. Erabiltzen den hiztegiak, berbarako, 625 berba ezberdin ditu, bere sinonimo eta definizioekin.
Eskola eremua utzi barik, sarearen bitartez, egitasmoa etxeetara eta bailarako esparru ezberdinetara zabaltzen da. Zabalkunde honek bere isla izango du prestatzen diren Zuztarluze Galetan.
Egitasmoaren gizarteratze honetan, txapelketaren edizio berri baten antolakuntzari begira, aldagai berri ezberdinak hartzen dira kontutan. Nagusiki bi hauek: irudi eraberritzea eta gizartera zabalkundea.
Finalen antolakuntzan elementu berritzaileak uztartzen ditugu: orain arteko bikote finalistak talde izatera pasatzen dira, eskolaz kanpoko eragile bat buru dutela: ARRANKARIAK, KAZKAILUAK, KARRAMARROAK eta URKARIXOAK finaletako protagonistak izango dira.
Basaurin eta Galdakaon, finalaz gain, aurrefinalak ere antolatzen ditugu eta, lehenengoz, Galdakaon, irakasmaila ezberdinen arteko finala burutzen da, hots, LH eta DBHkoak nor baino nor arituko dira. Eta, guztion zoramenerako, finaleko benjaminek irabazi.
BASAURIKO III. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Aurrefinalak
LHko ikastetxeek DBHkoei txanda pasatzen diete III. edizio honetan. Berritasunak dakartza zuztarluzeren edizio honek, nabarmena, saio bakarra barik hiru saiotan gauzatzen dela egitasmoa: aurrefinal bi eta finala. Aurrefinal bakoitzetik finalista bina sailkatzen dira, puntuazioaren araberako 1. eta 2.nak.
Apirilaren 27an, goizez, Basauriko Social Antzokian eta Sonia Villamor-ek zuzenduta aipatu aurrefinalak burutu ditugu. Urduritasuna, poza, tristura, harridura… emozio ugari batu dira eszenatoki zein publiko artean.
Argazkian, DBH 3-4ko aurrefinalistak ditugu, Sonia Villamor bera eta Nora Pereda Euskara, Hezkuntza eta Kultura zinegotziak banandu sariekin.
Hona hemen aurrefinaletan aritu diren zuztarkideak:

Finala
Finalei kutsu berri bat ematen diegu. Bikoteko jarduna taldekoa bihurtzen da eta taldeko laguntzailea izango den kapitainaren elementua integratzen dugu. Kapitainak Basauriko gizarteko esparru ezberdinetako eragileak dira (kultura, kirola…) eta guztiek daukate zilbor heste bera: euskara.
Finalaren dinamika ere aldatzen dugu eta kapitainen partehartzea bideratzeko zuzeneko probak integratzen ditugu Zuztarluze Galan.
Apirilaren 13an eta arrastiz, Basauriko Social Antzokian, Sonia Villamor eta Aritza Rodriguezek zuzendutako finalaren eta jasotakoaren berri bideo laburpen honetan duzue.




Markel Trinidad – Nora Sabalete
Iñigo Isuskiza (kapitaina)
Nerea Mendez – Helena Perez
Irantzu Chaurrondo (kapitaina)
Andrea Mora – Ines Conde
Itziar Ituño (kapitaina)
Nerea De la P. – Eneko Rodriguez
M.Karmen Gartzia (kapitaina)
GALDAKAOKO III. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Aurrefinalak
Edizio berri honetarako, eta aurreko urteko deskantsuaren ondoren, gogotsu bueltatzen dira Galdakaoko ikastetxeak. Aurreko edizioetan legez guztiek hartzen dute parte.
Torrezabal kultur etxean hiru aurrefinal jokatzen dira: LH, DBH 1-2 eta DBH 3-4. Final bakoitzetik finalista bana irtetzen da eta 4. bikotea Unkinako 5. mailako bikoteak osatzen du.
Sonia Villamorrek aurrefinalak aurkezten ditu. Bideo laburpen honetan jasotakoaren testigantza duzue.
Hona hemen aurrefinaletan aritu diren zuztarkideak:
LH 5-6
Aperribai
Olatz Méndez – Urko Del Campo
Eguzkibegi
Iñaki Barrenetxea – Udane Marques
Gandasegi
Ibón Fernández – Uxue Castromán
Unkina
Leire Olano – Zuriñe Arriaga
Urreta
Alexander Sánchez – Maialen Aldekoa
DBH 1-2
Bengoetxe
Josune Ugarte – June Astorkitza
Eguzkibegi
Jon Martinez – Aitor Garrido
Elexalde I
Janire Abad – Maria Llamosas
Elexalde II
Naia Sanz – Zuriñe Roscales
DBH 3-4
Bengoetxe
Irati Gallego – Ainize Moreno
Eguzkibegi
Irati Ibarrola – Maialen Olazabalaga
Elexalde I
Libe Goitia – Andere Bertomeu
Elexalde II
Iñigo Morente – David Alberdi
Finala
Ekainaren 11an, larunbatarekin eta arratsaldeko 18:00etan, Torrezabal kultur etxea dotore jantzi da zuztarluzeko 2016ko edizio hau ospatzeko
Formatu berriarekin eta eszenatokia beteta, aurkezle esperimentatu bik eraman dute galaren gidaritza: Sonia Villamor eta Kike Amonarrizek. Soniak aurrefinaletako gidari legez eta Kike telebisioan hain hurbilekoa egiten zaion formatuagatik.
Zuztarluze Gala honetan interaktiboko probak eta zuzeneko probak tartekatu dira. Talde bakoitzak euren kapitaina buru izan dutela, kasu honetan, Galdakaoko auzo eta gizarte esparru ezberdinetako ordezkariak.
Finalean DBHko 1, 2, 3 eta 4. mailako zein LHko 5. eta 6. mailako ordezkariak izan ditugu. Unkina ikastetxetik etorritako bikoterik eta gazteena lortu du txapel preziatua. Zorionak!





Ibón Fernández – Uxue Castromán
Maider Legarreta (kapitaina)
Josune Ugarte – June Astorkitza
Amaia Souto (kapitaina)
Leire Olano – Zuriñe Arriaga
Irati Beskoetxea (kapitaina)
Irati Gallego – Ainize Moren
Diana Gonzalez (kapitaina)
ETXEBARRIKO III. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
III. edizio honetan Kukullaga herri eskolako 5. eta 6. mailan landu da egitasmoa. Aurreko urtetotako dinamikari jarraituz ikastetxeko areto nagusia txiki lotu da Zuztarluze Galan.
Galaren gidaritza bertako bertsolaritza arduradunak burutu du: Igor Menika.
Egitasmoa ikasturtean zehar lantzen da, ikasgelaren jardunean integratzen da eta esparru ezberdinetako irakasleek erabiltzen dute interaktiboa. Emaitza, bideo honetan duzuen laburpenean dago, euskararekin jolasten emozio ezberdinak biziz.
Gure urtxakurra pozik dago!




5.A
Marco Medel
Marco Vilumbrales
5.D
Anartz Crespo
Egoitz De Magalhaes
6.A
Alba Llosa
Ainara Maroto
6.D
Imanol Perez Royan
Pablo Martin
ARRIGORRIAGAKO III. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Arrigorriagako eskola eta institutuko lagunak animatu dira jolasten. DBH zein LHko txapelketan antolatzen ditugu. Txapelketa bakoitzak bere bide propio jorratzen du eta bi ikasturte ezberdinetan gauzatzen dira Zuztarluze Galak: 2015/16 ikasturtean DBHkoa eta 2016/17an LHkoa. Biak ala biak Lonbo aretoan.
DBH
DBH-ko finala goizeko ordutegian antolatzen dugu. Giro alai, algaratsu, bizi eta hunkitu batean. Bikoteak oso ondo prestatuta etorri ziren eta Arrigorriagako euskararekin jolastu ez eze irakasmaila bereko ikasleen arteko harremanetan sakontzeko ere balio izan du txapelketak.
Bideo laburpenean aipatutakoa dakargu. Zorionak!




DBH-1.D
Irune Zarate
Ane Bikandi
DBH-1.A
Maite Otsoa
Maialen Intxaurraga
DBH-1.C
Julen Salguero
Gorka Larizgoitia
DBH-1.B/F
Kepa Hurtado
Lierni Gonzalez
LH
Arrigorriagako eskolako txapelketa ikasturte bitan jorratzen da: 2015/16 ikasturtean, 5. mailan, lantzen hasten da eta 2016/17 ikasturtean, 6. mailan, Zuztarluze Gala antolatu.
Gala aste berezi baten amaiera moduan antolatzen da, Arrigorriagako Euskal Astearen barruan hain zuzen ere. Eta ezohiko ordutegi batean: igande arratsaldez. Ordutegi honek aukera ematen digu famili eta lagun arteko giroan finalaren ikuskizuna bizitzeko. Kaleko lagunak, osaba, izekoak, gurasoak, neba-arrebak… euskararekin jolastu eta disfrutatzeko batuta.
Bideoa laburpenean guzti honen testigantza duzue. Gozatu!




LH-6.A/C
Gorka Ayerdi
Laura Frías
LH-6.A/C
Eneko Gorosabel
June Aizpuru
LH-6.B/D
Markel Aizpuru
Andrea Vázquez
LH-6.E/B
Gorane Chueca
Lide Gandarias
2014-2015 ikasturtea

2014-2015 ikasturtean gure urtxakurraren jolasa bailarako Arakaldo eta Zaratamo herrietara ere ailegatzen da. 9 udalerriek jolasaren bere bertsio propioa daukate.
Interaktiboak jarraitzen du eraldaketak jasotzen, produktua hobetzen eta ikastetxeetatik jasotako feedback-a tarteko egokitzen.
Edizio berri honetan zuztarluze.com webgunea ere eraberritzen da eta bertan ikastetxeetarako baliagarria den materiala eskegi. Jolas interaktiboan dagoen edukia pdf formatoan kontsultatzeko modua bideratzen dogu.
Txapelketak bere bidea jarraitzen du. Galdakaok ikasturte bizi biren ostean deskantsua hartzen du. Arrigorriaga, Basauri eta Etxebarriko II. edizioari Orozko eta Ugaoren herri arteko I. txapelketa gehitzen zaio.
BASAURIKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Basauriko DBHko ikastexeek Zuztarluzeren lekukoa LHko ikastetxeei pasatzen diete. San Jose eta Basauri ikastetxeei Arizko ikastola gehitu zaie.
LH-ko 5. eta 6. mailan garatzen dugu txapelketa eta 2015eko maiatzaren 12an, Basauriko Social Antzokian irakasmaila bakoitzeko GALA bana antolatzen dugu. Sonia Villamor-ek GALA bi hauen aurkezlea da.
Aurreko edizioetan legez giro aparta bizi izan genuen. Ikastetxe bakoitzak bere animazio partikularra ekarri zuen, kartel, pankarta eta soinu tresneriaz. Lehia giro jator eta sano batean bideratu zen.
Argazkian, LH-5eko irabazleak ditugu: Izan eta Ieltsu. Eurentzako saria ez eze klase osorako ere eskuratu zuten, Andoni Busquets alkatearen eskutik.
Hona hemen finaletan aritu ziren zuztarkideak:

Izan Quintanilla – Ieltsu Gorostiaga LH 5
Aida Caceres – Nerea Barrenetxea LH 6
Uxue Garai – Aizeder Gomez LH 5
Leire Garcia – Nerea De La Peña LH 6
Lara Poncela – Mikel Ibiricu LH 5
Virginia Palacios – Asier Mediavilla LH 6
ARRIGORRIAGAKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Gure urtxakurra lanpeturik ibili da 2015eko maiatzean. Basauri itxi eta Nerbio ibaiatik gora Arrigorriagara bidaiatzen du, LH zein DBHko Zuztarluzeko txapelketari heltzeko.
Arrigorriagako eskolan eta institutuan, berriro ere, egitasmoa lantzen da. Eta, oraingoan bai, LHn zein DBHn antolatzen ditugu finalak. Bideoan ageri den moduan, egitasmoko Arrigorriagako arduradunak balorazio sano ona egin zuten finalak amaitu eta ostean.
Lonbo aretoan eta 2015eko maiatzaren 19an Zuztarluze Gala–k burutzen ditugu, ordutegi ezberdinean, goizeko 10:00etan LHkoak eta 11:45ean DBHkoak. Bertaratutako bikote finalistak, klase berekoak barik, klase ezberdin bikoak izan dira, hein handi batean. Honek saltsa gehiago ematen dio giroari eta batek baino gehiagok bihotza erdibitua izan du.
LH-6.C/D
Iker Argintxona
Izaro Arco
LH-6.A/C
Maialen Lopez
Iker Santamaria
LH-6.A
Garazi Macho
Ainhoa Rodriguez
LH-6.D/C
Izaro Elorduy
Asier García
DBH-1.B
Aitzol Olivares
Unai Marin
DBH-1.F/D
Miren Ugarriza
Izaro Cidad
DBH-1.E
Jon Basterra
Irati Gerrikaetxebarria
DBH-1.A
Lucia Hidalgo
Irati Ruiz
ETXEBARRIKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Kukullaga herri eskolan, II. urtez, lehiaketaren finalak jokatzen dira. Bai, finalak, pluralean, izan be aurreko urteko LHko ikasleei DBHkoak gehitzen zaizkie. Oraingo honetan, maiatzaren 21ean eskolako areto nagusian eta ordutegi bikoitzean (11:00ak eta 15:00ak) Zuztarluze Gala antolatzen da.
LHko 6. mailakoak izan dira finalean, nagusiki, eta eurekin batera 5. mailako bikote ausart bat. DBHn, berriz, 2. mailakoak 4. mailakoekin batera nor baino nor aritu dira. Aurkezpen eta gidaritza lanak Sonia Villamorek burutu ditu.
Beste urtebetez eskolako areto nagusia koloretsu eta txiki lotu zaigu gure ekimaren galarako.
Argazkian Sonia Villamor aurkezlea, Loren Oliva Etxebarriko alkatea eta galan parte hartu duten DBHko ikasleak ditugu. Argakian ageri den legez, talde gorriko Marta Plaza eta Nagore Riañok irabazle suertatu dira goizeko finalaren lehian.

LH-6.C
Alba Romera
Markel Pastor
LH-6.B
Pello Trejo
Iñigo Sanz
LH-5.A
Alba Llosa
Ainara Maroto
LH-6.B
Irene Marquez
Ane Atutxa
DBH-2.C/A
Josu Santiso
Alazne Apraiz
DBH-4.A
Gaizka Prado
Nestor Pereiro
DBH-4.B
Marta Plaza
Nagore Riaño
DBH-2.B
Jon Hidalgo
Iketxe Rementeria
OROZKO-UGAO HERRI ARTEKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Orozko eta Ugao-Miraballeseko eskoletan egitasmoa lantzen da eta Maiatzaren 26arekin batera, goizeko 11:30etan Zuztarluze Gala ospatzen dugu, Orozkoko Donibane aretoan.
Orozkotik zein Ugaotik finalisten zale animatu eta koloretsuak izan ditugu. Ugaotik autobusez etorri zaizkigu. Finalistak zein zaleak herri bakoitzeko alkateak lagun izan dituzte: Orozkoar Josu San Pedro eta Ugaotar Ekaitz Mentxaka.
Galaren gidaritza Sonia Villamorrek egin du. Final borrokatua eta gero Orozkoko Joseba Arrizabalagak eta Joritz Arbaizak jantzi dituzte txapel preziatuak.
Finalean, argazkian ageri zaigun Oneka Izarzelaiak parte hartu du eta oroitzapen hunkituen artean gogoratu dugu, Angela Bilbao, bere amumaren ondoan ateratako argazkia, 6 urte atzerago.
Orozko LH-5.A/B
Enaitz Uriarte
Oneka Izarzelaia
Orozko LH-6.
Joseba Arrizabalaga
Joritz Arbaiza
Ugao LH-6. 2
Irune Zarate
Ines Hernandez
Ugao LH-6. 1
Xabier Aierdi
Andoitz Fernandez
2013-2014 ikasturtea

2013-2014 ikasturte berri honetan bailarako beste herri batzuetara ere zabaltzen da: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Ugao eta Orozko.
Interaktiboak, arlo ezberdinetan, aldaketa nabarmenak dakartza: diseinu egokitzapena; eskola 2.0 ordenadoreetan zein arbel digital interaktiboetan jolasteko aukera; eta jolasteko zein jokatzeko aukera ematen da. Hots, denbora eta puntuazioaren baldintzarik gabe aritzeko aukera daukagu. Bai eta erlojuaren kontrako proba puntuagarrietan jokatzeko ere. 1.0 bertsioa kaleratzen dogu.
Horretaz gain, egitasmoaren gaineko informazio jasotzeko, www.zuztarluze.com webgunea ere sortzen da.
Beste alderdi batek aldaketa nabarmenak ditu: eduki sakontasuna. Labayru eta Bertsozale elkarteari esker interaktiboaren eduki karga berriztu egiten da.

Dagoeneko interaktiboan integratuta zeuden edukien gainean lan egin eta bailarako berben sinonimo, definizio, tokian tokiko hiztegi, toponimia eta esaerak lantzen ditu Labayru fundazioak. Lanaren emaitzak interaktiboa sano aberasten du.

Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon eta Orozkoko eskoletan sortu eta grabatu ziren Kantuke eta kontuke probarako bertsoak. Arkaitz Estiballes, Igor Menika eta Begoñe Olabarriaren gidaritzapean.
Ikasturte honetan, Zuztarluze Galak, barriz, biderkatzen doaz eta honako herrietan eta modu honetan gauzatzen dira:
BASAURIKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Basauriko Urbi BHIk, Uribarri BHIk, San Jose ikastetxeak eta Basauri ikastetxeak parte hartzen dute lehenengo txapelketa honetan. GALA-k, DBH1-2 eta DBH 3-4, 2014ko maiatzaren 15ean, San Isidro egunarekin, Basauriko Social Antzokian egin ziren.
Giro paregabea bizi izan genuen eta irri, algara eta finalaren urduritasunaren artean eguna joan zitzaigun.
Jon Osoron eta Sonia Villamor-ek maisuki zuzendu zuten ekitaldia. Basauriko ikastetxeek elkarren arteko harremana estutu zuten gure urtxakurrak prestatu txapelketari esker.
Hona hemen finaletako ordezkariak eta ikasturte honetako zein hurrengo ikasturteko egitasmoaren bideo laburpena.
Ekain Duran – Gaizka Martinez DBH 1-2
Naiara Pereña – Nagore Iturbe DBH 3-4
David Martinez – Kenar Martinez DBH 1-2
Mikel Tobalina – Manu Fernandez DBH 3-4
Maider Molina – Izaskun Herce
DBH 1-2
Mikel Crespo – Sandra Caceres
DBH 3-4
Mikel Zabaleta – Markel Serrano
DBH 1-2
Natalia Lopez – Maider Valero
DBH 3-4
GALDAKAOKO II. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
II. edizio honetan gure urtxakurrari hegaldi konpainia barri bat sortzea bururatu zitzaion: ZUZTAR AIRLINES. Konpainia honetako komandante eta azafata berezi bi ezagutuko ditugu: Maria Urcelay eta Aritza Rodriguez.
Beraiekin batera hegaldi ziraragarria bizi izan genuen, helmuga berezi batera ailegatzeko: ZUZTARWORLD-era.
Ikuskizunak denerik izan zuen, suspentsea, umorea, algara, tentsioa…
Oraingoan ere, aurreko edizioan parte hartu zuten ikastetxeek protagonista izan genituen: Aperribai, Gandasegi, Unkina, Urreta, Eguzkibegi, Bengoetxe eta Elexalde.
Maiatzaren 31aren hitzorduari zein lekuari leiala izanda,Torrezabalen, txapelketaren GALAk burutu genituen. Aurrekoan legez, LH 5. eta 6. mailakoak eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoak goizez eta DBH 3. eta 4. mailakoak, berriz, arrastiz. Honek izan ziren ikastetxe eta maila ezberdinetan aritu ziren zuztarkide ausartak:
LH 5-6
Aperribai
Janire Pinilla – Chaima Ouatik
Eguzkibegi
Araitz Rodriguez – Garbiñe Sagardui
Gandasegi
Ane Romero – Naroa Hernando
Unkina
Zuriñe Roscales – Nahia Etxebarria
Urreta
Jon Ortega – Eneko Granado
DBH 1-2
Bengoetxe
Irati Gallego – Naia Aldekoa
Eguzkibegi
Eneko Celaya – Lander Armentia
Elexalde I
Naia Abasolo – Iñigo Irazabal
Elexalde II
Olatz Fernandez De Mendiola – Maialen Barrenetxea
DBH 3-4
Bengoetxe
Alazne Gartzia – Eider Guinea
Eguzkibegi
Asier Arregi – Unai Beitia
Elexalde I
Lorea Atutxa – Unai Beitia
Elexalde II
Haizea Egiarte – Ane Zuluaga
ARRIGORRIAGAKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA

Ikasturte honetan bertan, Arrigorriagako eskola zein institutuan ere egitasmoa lantzen hasten gara. Eskolan 5. eta 6. mailakoak eta DBHn 1. eta 2. mailakoak jolas interaktiboarekin aritzen dira, Arrigorriagako zein bailarako ondare etnolinguistikoaren ezagupenean sakontzen.
Zuztarluze Gala institutuko DBHko 1. mailakoekin burutu genuen, ikasturte amaieran, 2014ko ekainaren 3an.
Lonbo aretora zein Arrigorriagan landutako edukietara egokitutako ikuskizuna prestatu genuen. Maria Urcelayk gidatutako finalean giro beroa bizi genuen institututik etorritako partehartzaile zein publikoaren artean. Txalo, ohiu eta animoaz batera ikasgeletan egindako pankarta eta kartelek atontzen zuten Lonbo aretoa.
Honek dira finalean aritu ziren DBHko 1. mailako ikasleak, talde berde, urdin, laranja eta gorria ordezkatzen:
1.C
Josu Gazteluiturri
Unai Etxeberria
1.F
Jon Vazquez
Jon Largacha
1.D
Nerea Blanco
Itsasne Perez
1.F
Julen Ibarrola
Arrizen Urbina
ETXEBARRIKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
Etxebarriko Kukullaga herri eskolara ere gure urtxakurraren egitasmoa ailegatzen da. Lehen Hezkuntzako 6. mailan lantzen da eta ekainaren 6an, eskolako areto nagusian, Zuztarluze Gala antolatu dugu.
6. mailakoak finalaren protagonistak izan ziren. Arkaitz Estiballesek, bertako bertsolaritza arduradunak, saioa gidatu zuen. Eskolako areto nagusiaren aforoa beterik izan genuen, animo kartelak han, kolore bateko eta besteko kamisetak hemen, pankartak…. Zuztarluze txapelketa alai eta bizia izan dugu.
Argazkian Arkaitz Estiballes bera, Iker Lopez Etxebarriko Hezkuntza eta Euskara zinegotzia eta Andoni Varela eta Vanesa Garcia txapeldunak dauzkagu. Txapela jantzi eta partehartzaileei sariak banandu ostean bertso batekin agurtu da saioa.

6.C
Haizea Hernandez
Iñigo Ceballos
6.B
Ibai Gonzalez
Lander Baranda
6.B
Andoni Varela
Vanesa Garcia
6.A
Lander Santiago
Xabier Artetxe
2012-2013 ikasturtea

Galdakaoko Torrezabal Kultur etxean, 2012ko abenduaren 2an, arrastiko 17:00etan, lehenengoz, ZUZTARLUZE GALA burutu zen.
Euskararen Nazioarteko Egunaren haritik prestatu egitarauaren barruan, Gandasegi HI, Elexalde BHI, Bengoetxe BHI eta Eguzkibegi Ikastolako langile, irakasle eta gurasoen ordezkariak nor baino nor aritu ziren interaktiboaren bertsio betarekin.
Bertsio beta honetan gisa honetara aurkeztu zen gure Zuztarluze urtxakurra. Izar baten antzera, bere hagin zorrotz, gaztain koloreko begi bizi, narru sendo eta, nola ez, bere jatorria adierazten duen karramarroa eskuan duela. Gala eta gero, sano pozik bueltatu zen Ibaizabalera, bertan jasotako esperientzia oso baliagarria izan zen ondorengo edizioak antolazeko.
GALDAKAOKO I. ZUZTARLUZE TXAPELKETA
2012/2013 ikasturtean zehar Zuztarluze egitasmoa, Galdakaoko ikastetxeetan, abiatzen da.
Gure urtxakurrak garatutako interaktiboaren 0.1 bertsioarekin abiatu genuen txapelketa Aperribai, Gandasegi, Unkina, Urreta, Eguzkibegi, Bengoetxe eta Elexalden. Maiatzaren 31an, Torrezabalen, María Urcelay eta Aritza Rodriguezen gidaritzapean, txapelketaren GALAk burutu genituen. LH 5. eta 6. mailakoak eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoak goizez aritu ziren. DBH 3. eta 4. mailakoak, berriz, arrastiz egindako ekitaldi publikoan aritu ziren.
Guzti honen testigantza bideo honetan laburbildu dugu.