Zuztarretatik ahora DVD interaktiboa eskolarako material osagarria da (edo etxean gurasoekin erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko.

Herririk herri eta eskualderik eskualde bertako hizkuntza eta etnografiaren bilketan du oinarria proiektu honek.

Bideoen bidez, ikasleek euren mailari dagozkien deskribapenak, kontakizunak, azalpen-testuak… entzun eta ikusi ahal dituzte.

Helburu orokor nagusiak hauek dira: eskualdean bertako gaztetxoak euren ingurune hurrekoan integratu eta partaide bihurtzea, euren-eurenak diren kultura-gizarteen izaera eta elkarbizitza erak ezagutu eta balioestea, eta bizimodu eta tradizioen gaineko gogoeta eragitea.

Proiektuko unitate didaktikoak testuz, irudiz eta bideoz horniturik daude, gaika antolatuta. Gai bakoitzari dagokionean, jarduerak, esamoldeak, hiztegia, argazki galeria eta eskulanak daude. Guztira 950 bideo-txatal daude ikusgai, eurei dagozkien 88 unitateetan banaturik (9 Haur Hezkuntzako 1. zikloan, 12 Haur Hezkuntzako 2. zikloan, 24 Lehen Hezkuntzako 1. zikloan, 23 2.ean eta 20 3.ean).

Bertan deskargatu dezakezun pdf-an proiektu honen didaktikaren inguruko zehaztasunak jasoko dituzu. Hala nola, helburu eta eduki orokorrak, ahozkotasunaren eta erregistroen trataera, unitateen egitura…

Bai eta materialak duen erabileraren inguruko oharrak ere: unitate eta fitxen antolaera, hiztegia, esakuneak…

pdf-a deskargau

DVD-a beheko ikonoan sakatuta deskargatu dezakezu. Honek dira deskargatzerako orduan kontutan izan behar dituzun baldintzak:

  1. Konprimitutako artxiboa da eta Gyga 2-tik gora okupatzen du
  2. Deskargau eta deskonprimidu
  3. Zure ordenadorean edo nabigatzailearen bitartez exekutatu dezakezu
  4. Flashean garatuta dagoen interaktiboa da

Interaktiboa deskargau