DVD Interaktiboa

Zuztarretatik ahora DVD interaktiboa eskolarako material osagarria da (edo etxean gurasoekin erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko.

Herririk herri eta eskualderik eskualde bertako hizkuntza eta etnografiaren bilketan du oinarria proiektu honek.

Informazio gehiago

Orbelak airez aire

Musika CD honetan Nerbioi-Ibaizabal Bailaran egin zan ikerketan batutako kantuen aukeraketa bat dago. Lekukoen ahotik zuzenean jasotako kantak moldatu, egokitu eta era barrituan aurkezten dira.

CDan era askotako kantak aurkitu ditzakegu: ume-kantak, lo-kantak, erromantzeak, herri egutegiagaz lotutakoak, jota eta arin-arinerako dantza-koplak…

Informazio gehiago

Gida didaktikoa

Gida didaktiko honetan 0-6 urteko umeekin aritzeko hizkuntza-baliabideak lantzen dira: ume-hizkera, esakera okerrak zuzentzeko modua, umeekin erabiltzeko esamoldeak, kantak, olgetak…

Herririk herri eta eskualderik eskualde bertako hizkuntza eta etnografiaren bilketan du oinarria proiektu honek.

Informazio gehiago

Olgetak

Eskola Agenda

Bailarako lekukoei jasotako ondarearen artean olgetak daude. Bizi guztiko olgetak. Hauek, publiko gazteari erakusteko asmoz, olgeta bakoitzaren egitura eta olgetako era zehaztu eta bideo ezberdinetan atondu ditugu. Jolasteko era eta duten gaurkotasuna zein erabilgarritasuna erakusteak xede du material didaktiko honek.

Jasotako olgeten artean 7 aukeratu dira lehenengo ekimen honetan: iturriak, kumak egiten, soka saltoan, trukeme astea, txorro morro, atxea motxea eta kantoi kantoika.

Olgeta bakoitzaren grabazioan bailarako herri ezberdinetako ume, nagusi eta ludoteketako begiraleek hartu zuten parte.

Informazio gehiago

2012ko irailean jaio zen gure bailarako eskola agenda propioa. Eskola agenda, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikaziorako tresna estimagarria da, baina horrezaz gain, Nerbioi-Ibaizabal bailarako eduki etnolinguistikoak zabaltzeko ere aukera paregabea ematen digu.

Agendan, astean bista, guraso-irakasleen arteko oharrak, ordutegiak, helbideak… eta abarreko eduki funtzionalak azaltzen dira. Era berean, bederatzi udalerriotako jai bereziak, egun garrantzitsuak, hitzorduak, eta abar agertzen zaizkigu.

Bailarako idazle eta ilustratzaileek, urtez-urte, agendaren orrialdeak loratzen dituzte. Zuztarretatik Ahora egitasmoaren baitan ernaltzen diren istorio eta irudiekin.

Informazio gehiago