LEGE OHARRA

1-Webgune honen jabearen nortasuna

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.zuztarretatikahora.eus webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

Izen soziala: Galdakaoko Udala
IFK zenb.: P-4804400-B
Helbidea: Kurtzeko plaza, 1 / 48960 GALDAKAO
Telefonoa: 944 010 540
Helbide elektronikoa: zuztarretatikahora@gmail.com

2-Zure datu pertsonalen tratamendua

Datuak babestearen inguruan indarrean dagoen araudia betez (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa), Zuztarretatik Ahora egitasmoko posta elektronikoaren bidez egindako komunikazio guztietan, bai web-orrialde honetan dauden inprimakien bidez, bai web-orrialdean dagoen zure posta elektronikoaren estekaren bidez, zure datu pertsonalak Zuztarretatik Ahora egitasmoaren titulartasuneko fitxategietan, Torrezabal Kultur-Etxea, Lehendakari Agirre Plaza, z/g, 48960 Galdakao, Bizkaia, helbidea duenak, sartzeko baimena ematen duzula jakinarazi nahi dizugu, egindako eskaera edo komunikazioa oinarri hartuta egokiak diren xedeetarako:

  • Web-gunean agertzen diren inprimakien bidez puntuko orrien bidez eskatutako izapideei jaramon egitea.
  • Zuztarretatik Ahora egitasmoari egindako bestelako kontsulta, zalantza eta/edo iradokizunei jaramon egitea. Adingabea bazara, zure datu pertsonalak web-guneko inprimakietan sartu aurretik gurasoen edo tutoreen adostasuna izan behar duzu. Zuztarretatik  Ahora egitasmoak ez du inolako erantzukizunik izango betekizun hau betetzen ez bada.

Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzakezu, aurretik aipatutako helbidera idatzita edo posta elektroniko honen bidez: zuztarretatikahora@gmail.com

3-Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web-orria erabiltzerakoan, atariak erabiltzaile izaera esleituko dio sartu denari eta www.zuztarretatikahora.eus webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke. Zentzu horretan, erabiltzaile gisa joko da, www.zuztarretatikahora.eus webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.

4 – Xedea eta aplikazio-esparrua

Erabilera-baldintza orokor hauek, www.zuztarretatikahora.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere. Galdakaoko udalak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.

5-Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

Galdakaoko udala www.zuztarretatikahora.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude. www.zuztarretatikahora.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Galdakaoko udalak, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

6-Erantzukizunen eta bermeen erregimena

Galdakaoko udalak ez du bermatzen www.zuztarretatikahora.eus webgunean barne hartutako zerbitzuen edo informazioaren bidezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna, eta, beraz, erabiltzaileak egindako erabileraren edo harengan dituen itxaropenen iruzurretik ondorioztatutako kalteen zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizunetatik salbuetsita dago. Galdakaoko udalak, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, webgunearen funtzionamendu egokia eta birusik edota osagai kaltegarririk ez egotea ahalbidetzen duten neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartu dituela adierazi du; hala ere, ezin du honako hauen gaineko erantzukizuna izan:

  • www.zuztarretatikahora.eus webguneko edukien eta zerbitzuen iraunkortasuna eta erabilgarritasuna;
  • eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta daitekeen edozein akatsen zuzenketa;
  • www.zuztarretatikahora.eus webgunean birusik edota beste edozein osagai kaltegarrik ez egotea;
  • hartu diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna;
  • www.zuztarretatikahora.eus webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalteak.

Erabiltzailea izango da hirugarrenen arduradun bakarra honako kasu hauetan:www.zuztarretatikahora.eus webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein jakinarazpen, eta webgune honetako edukien eta zerbitzuen bidegabeko erabilera.

Galdakaoko udalak eskubidea izango du mantentze-lanak egiteko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko www.zuztarretatikahora.eus webgunerako sarrera aldi baterako eta aldez aurreko abisurik gabe eteteko. Egoerak aukera ematen baldin badu, Galdakaoko udalak behar adinako aurrerapenarekin bere webgunean abisu bat argitaratuko du, zerbitzuak eteteko aurreikusitako data adieraziz.

Hala badagokio, www.zuztarretatikahora.eus webgunean beste web-orrietarako loturak egon daitezke, baina Galdakaoko udalak horien gaineko kontrolik ez duenez, ez du horiekiko erantzukizunik izango. Lotura horien helburu bakarra erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuk daudela jakinaraztea da, eta, beraz, erabiltzaileak izango du erantzukizun guztia webgune horien edukietara sartzen denean, eta horiek arautzen dituzten baldintzen eraginpean egongo da.

Galdakaoko udalak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek webgune horietako edukiak eta zerbitzuak erabiltzeari dagokionez. Hortaz, ez du bermatzen erabiltzaileak eduki eta zerbitzu horiek erabiltzerakoan hemen adierazten diren erabilera-baldintza orokorrei egokitzea, ez eta zuhurtziaz erabiltzea ere.

7-Iraupena eta aldaketa

Galdakaoko udalak eskubidea izango du erabilera-baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko, eta web-orrian argitaratu beharko ditu aldaketak. Era berean, aldez aurretik abisatu gabe, bidezkotzat hartzen dituen aldaketak egin ahalko ditu webgunean, bertan ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatuz, ezabatuz edo gehituz, eta baita horiek aurkezteko edo kokatzeko modua aldatu ere. Horren ondorioz, indarrekotzat hartu dira erabiltzailea www.zuztarretatikahora.euswebgunera sartzen den unean argitaratuak dauden baldintza orokorrak, eta, beraz, Erabiltzaileak aldizka irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.

8-Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

Galdakaoko udalaren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplika daitekeen legeriari eta jurisdikzio-eskumenari buruz indarrean dagoen araudian xedaturikoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiak foru baten eraginpean jartzeko aukera dutela aurreikusten duen kasuei dagokienez, Galdakaoko udala eta erabiltzailea Bilboko Epaitegien eta Auzitegien eraginpean jarriko dira, legokiekeen beste edozein foru esanbidez ukatuz.