Hirugarren sektorea
Lehen sektoreko lehengaiak bigarrenean eraldatzen dira eta ondoren salgai jarri. Salerosketa jarduerak hirugarren sektoreko lanbideak dira. Horiez gain, gure gizarteak beste beharrizan batzuk ere baditu, kulturarekin, hezkuntzarekin, osasunarekin, garraioarekin… zerikusia dutenak. Hauek guztiak ere hirugarren sektoreko jarduerak dira.
Horregatik zerbitzuen sektorea ere esaten zaio.
Merkataritza
Lehengo dendetan denetarik saltzen zen.
Udala, hirigintza, zaborrak eta garbitasuna
Gaur egun lehen baino askoz ere zabor gehiago sortzen dugu. Lehen den-dena aprobetxatzen zuten.
Kultura eta Hezkuntza
Lehengo eskola eta gaurkoa oso ezberdinak dira. Antzina, maisu-maistrak erdaldunak ziren eta, esaten dutenez, oso gogorrak ei ziren.
Osasuna
Sasoi baten ez zegoen gaur egun dugun osasun-zerbitzu aurreraturik. Gaixotasunen bat edo hainbateko minen bat izanez gero, osatzeko batez ere etxean egindako erremedioak erabiltzen ziren.
Animalien osasuna ere eremu honetan sartzen da.
Kirola eta aisia
Gaur egun aisialdian era askotako ekintzak egiteko aukera daukagu. Lehen, ostera, zinea eta jolasa edo bailea baino ez zegoen.
Komunikabideak
Lehen, baten bat hiltzen zenean edo suteren bat zenean, kanpaiak erabiltzen ziren abisua emateko.
Orain komunikatzeko era asko dago: egunkariak, irratiak, telebistak, Internet sarea…
Garraiobideak eta bideak
Lehengo bideak auzokoen artean egiten zituzten.
Garraiobideak ez ziren gaurkoak baizen modernoak.