Bigarren sektorea

Lanbideen hurrengo taldea bigarren sektoreko jarduerek osatzen dute. Bigarren sektorea edo industria deritzagun sektoreko jardueretan, naturatik jasotako produktuak eraldatu egiten dira.  Tresnak, ontziak, jantziak artisauek egiten zituzten lehen. Bide horretatik, duela berrehun bat urte edo industria sortu zen. Industria bakoitzaren atzean, artisauen lana egoten da.

Gaur egun, industria oso espezializatuta dago; langile edo lantegi bakoitzak produktuaren arlo jakin bat lantzen du.

Hauek dira gaur egunean bereizi ohi diren industria motak:

1. Eraikuntza
2. Meatzaritza
3. Janarien industria

4. Energia zentralak
5. Petrolio birfindegiak
6. Erremintak eta makineria

7. Egurraren industria
8. Paperaren industria
9. Metalurgia (metalaren industria)

10. Siderurgia (burdinaren industria)
11. Industria kimikoa

Metala nagusi

Baskonia_Basauri

Gure eskualdean metalaren industria nagusitu zen. Gaur egun denetarik dago. Hilados de Miravalles, Cementos Rezola, Papelera Española, Basconia (argazkian ageri dana), Bandas, Explosivos Riotinto, Firestone, Talleres de Miravalles, Artiach, Metacast, Edesa… izan dira aipagarrienetako batzuk.

Bigarren sektorean katean egiten da lan. Azken produktua lortzeko, materialak eraldatzeko prozesuan hainbat pauso ematen dira. Makinak ez geratzeko erreleboetan egiten da behar.

Garraioa

Bigarren_sektorea_garraioa

Materialak eta sortutako piezak garraiatu egin behar dira, beste enpresa batzuetan industriaren prozesuarekin jarraitzeko.

Horregatik, ibai arroetan lantegiak kokatu izan dira beti, itsasontzien bidez merkantzien garraioa errazteko. Trena ere merkantzia garraiorako erabili izan da.

Hauxe da gure eskualdearen kasua.

Gure eskualdeko industria lantegiek inguruko ekonomia sustatu dute. Jende askok egiten zuen behar Nerbioi-Ibaizabal bailaretako fabriketan: gizon eta andrek, gazte zein adindunek.
Langile asko bertokoak ziren, eta beste batzuk inguruko herrietatik ez ezik, kanpotik ere etorri ziren. Denak jasotzeko, herriak hazi egin ziren.
Hala ere, industriak sortutako hondakinak zaindu egin behar dira, ingurua kaltetu ez dadin.