Zuztarretatik ahora kantaren grabazioa
Ekitaldi mota: grabazioa
Lekua: Andoain, Garate estudioak
2012ko ekainaren 02an, zapatuz, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean bailarako zuztarkideak lotu gara. Autobusera igo eta hara! Andoainera abiatu. Garate estudioetan Xabier Zabala zain izan dugu eta bere gidaritzapean Zuztarretatik ahora kanta grabatu dugu. Esperientzia zoragarria izan da eta irudietan agertzen den legez egun ederra bezain oparoa pasatu dugu.
Hona hemen ekitaldiaren une batzuk: