Galdakaoko I. Zuztarluze gala
Ekitaldi mota: zurtarluze gala
Lekua: Galdakao, Torrezabal kultur etxea
2012/2013 ikasturtean zehar Zuztarluze egitasmoa, Galdakaoko ikastetxeetan, abiatzen da.
2012ko maiatzaren 31an, goizez lehenengo eta arratsaldez gero, Zuztarluze egitasmoaren I. galak ospatu dira. Bai, ondo erabili dugu plurala. Izan ere, Galdakaoko LH-ko eta DBH 1/2 zein 3/4ko Galak giro ezin hobean ospatu ditugu.
Aperribai, Gandasegi, Unkina, Urreta, Eguzkibegi, Bengoetxe eta Elexaldeko zuztarkideak María Urcelay eta Aritza Rodriguezen gidaritzapean lehiatu dira, nor baino nor, euskararen txapelaren bila.
Hona hemen guzti honen testigantza jasotzen duen bideoa eta ekitaldiaren une batzuk, argazkietan.