Basauriko ibilbide toponimikoen eta Orbelak airez aire kantu bildumaren aurkezpena
Ekitaldi mota: aurkezpen ekitaldia
Lekua: Basauri, Social Antzokia
Basauriko udalaren kultura-politika eta euskara arloak antolatua, bertoko musika eta hezkuntza eragile ezberdinek “Orbelak airez aire” kantutegiko errepertorioa abesteaz batera, 1. ibilibide toponimikoa (San Migel – Finaga – Castillo) aurkeztu dugu, Social Antzokian, 2015eko maiatzaren 14an.
Ekitaldiak atal bi izan ditu: batetik, kantaldia bera eta, bestetik, ibilaldiaren aurkezpena. Aurkezle lanak Itziar Ituñok burutu ditu. Zer egin honetan Andoni Busquet eta Nora Pereda Udaleko ordezkari legez eta Adolfo Arejita Labayru Fundaziotik lagun izan dituela.
Ibilbide toponimikoa osatzeko euren testigantza eman duten lekukoen lana eskertu da ere bai. Bertaratutako Patxi Ibarra, Joselu Moja, Iñaki Dobaran, Miren Beti eta Luciano Ibarretxeri esker ona adierazi zaie.
Aipatu beharra dago ere, egitasmo bi hauetan, Bizkaiko Foru Aldundiak izan duen parte hartzea, laguntzaile legez.
Honek dira kantaldian partehartzaileak:
UDAL LUDOTEKAK (Tximeleta, Pozokoetxe, San Migel, Kareaga, eta Basozelai)
“Orbelok airez aire” kantarekin
PROBIDENTZIA ANDRA MARI ikastetxea
“Aldapeko” kantarekin
BASAURI ikastetxea
“Hain urrin etxe pospola” kantarekin
BASAURIKO KORAL ELKARTEA (txikiak)
“Maritxu” / “Formak” kantekin
KAREAGA GOIKOA ikastetxea
“Goiko kaletik beheko kalera” kantarekin
ARIZKO IKASTOLA ikastetxea
“Indar bat dabil hor” kantarekin
BASAURIKO KORAL ELKARTEA (gazteak)
“Brum-brum” / “Txoriak txori”kantekin
BASOZELAI-GAZTELU ikastetxea
“Artoaren zopak eta txuletearen ura” kantekin
ZIRZIRA AHOTS TALDEA/ BIARTE DANTZA ESKOLA
“Ilargia” kantarekin
UDAL MUSIKA ESKOLA / AGINTZARI ETA EDURRE DANTZA TALDEAK
ETA AGUS BARANDIARAN
“Jotarako / Arin arinerako dantza koplak” kantekin
SOFIA TARAMONA ikastetxea
“Urte barri barri” eta “Apalazio zalduna” kantekin
BASAURIKO KORAL ELKARTEA (nagusiak)
“Akerra ikusi dugu” / “Itsasoa” kantekin