2014-2015 Eskola Agendaren aurkezpena

Ekitaldi mota: aurkezpen ekitaldia
Lekua: Galdakao, Maximo Moreno musika eskola

20014ko urriaren 10ean, Zuztar eta adar, biak behar Eskola Agendaren aurkezpena burutu dugu, Galdakaoko Maximo Moreno musika eskolan. Aurtengo eskola agendaren egileak Galdakoztarrak izan ditugu; batetik, Irati Begidagak ipuinak sortu ditu. Eta, bestetik, Enrique Morente ipuinon ilustratzailea izan dugu. Aurkezpenean bertan egile biak izan ditugu, musika eskolako musikarien doinuak lagun, Iratik irakurritako testuak Enriquek ilustratuz. Herriko ludoketetako monitore eta umeak ere protagonista izan ditugu. Eskola agendaren materialaren egindako jolas ezberdinak erakutsiz.
Ekitaldiaren amaieran, Zuztarretatik oinez egitasmoaren bideo proiekzioa burutu da. Eta bertaratutako Galdakaoko lekukoei, esker onez, oroigarri bana eman zaie.

Hona hemen ekitaldiaren une batzuk: