2012-2013 Eskola Agendaren aurkezpena

Ekitaldi mota: aurkezpen ekitaldia
Lekua: Arrigorriaga, udaletxea

20012ko urriaren 4an, eguerdiko 12etan, Berba jagoleak Eskola Agendaren aurkezpena burutu dugu, Arrigorriagako udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldia Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahaldunak, Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendariak eta Asier Albizua Arrigorriagako alkateak zuzendu dute. Ekitaldi honetan Eskola Agendaren ipuinen sortzailea den Gotzon Barandiaran eta ilustrazioen egilea den Angel Dominguez ere izan dira. Bai eta Alberto De Abajo ere, lanaren koordinatzaile legez.

Eskola Agendaz gain, Zuztarretatik Ahora egitasmoaren arrimura sortutako hereserkia ere aurkeztu da: Zuztarretatik Ahora kanta
Kantaren grabazioan parte hartu duten zuztarkideak aurkezpenean bertan izan genituen, mila-mila esker egindako lan zoragarriagatik!

Hona hemen ekitaldiaren une batzuk: