Zuztarluze txapelketa 2016/2017, bagatoz!!
Kukua entzun duzue lagunok?
Eta Zuztarluzeren edizio berri bat antolatu dugula?
Etxebarriko Kukullaga ikastetxea eta Etxebarri DBHI, Ugaoko Leitoki LHI eta Arrigorriagako eskola zein institutuko ikasleak ausartu zaizkigu oraingo honetan.
Sorpresa ugariko txapelketa izango da eta, aurreko edizioetan legez Zuztarluze Galan itxaroten zaituztet.
Data eta ordutegi hauetan, falta barik!!
2017/05/19 – Etxebarri – FRONTOIA
LH eta DBHkoen arteko finala: 12:00
2017/06/02 – Ugao – JANE JAUREGIA
Leitoki eskolako LH: 11:45
2017/06/09 – Arrigorriaga – LONBO ARETOAN
DBHko institutua: 11:45
2017/10/20 – Arrigorriaga – LONBO ARETOAN
Eskolako LH: 11:45