Etxebarriko IV. Zuztarluze Gala

Ekitaldi mota: zurtarluze gala
Lekua: Etxebarri, Frontoia

Etxebarriko IV. edizio honek berritasun nabarmen eta garrantzitsuak ekarri ditu. Lehenengoz Kukullaga herri eskola eta Etxebarri DBHI nor baino nor lehiatu dira Zuztarluze Galan.

Horretarako Etxebarriko frontoia okasiorako prestatu eta bertan atondutako eszenatokian Kukullaga LHItik eta DBHItik etorritako bikoteak, maiatzaren 19an aritu dira.

Finalistei harrera beroa egin diete bertaratutako 400 zuztarkide inguruk.

Hona hemen ekitaldiaren une batzuk eta edizio berri honen bideo laburpena: