Zuztarretatik Ahora
Zuztarretatik Ahora egitasmoak ere bere alde ludikoa behar du izan. Xabier Zabalak musikatu ditu Arkaitz Estiballes bertsolariaren hitzak. Kantak egitasmoak izan nahi duena islatzen du. Aitite eta bere lobaren arteko solasaldi sentiberak generazioen arteko transmisioa adierazten du. Bigarren zati batean, erromeri alai batean etxean, eskolan, euskaltegian, tabernan… euskara erabat erabilgarri eta baliagarria den testuinguruen aipamena egiten da, atzotik gaurkorako bidaian. Eta azkenik, hankak eta gerriak mugitzeko erritmo bizi batean euskaraz bizitzeko aldarria egiten da. “Euskaraz bizi nahi dugu!” ohiukatuz. Bailara osoko neska, mutil, andra, gizon, ume, gazte, heldu eta nagusien artean osatutako taldeak Kaki Arkarazoren GARATE estudioetan grabatu du 2012ko ekainaren 2an.
Edozeinek entzun eta deskargatu dezake. Bai eta telefono mugikorrentzako propio moldatutako doinua ere.
Aitite nongoa da zure euskara?
Oso berezia ta polita da!
Etxean ikasi nebana umetan
ipuinak entzun ta_olgetan.
Zelangoak ziren orduko ipuinak
Egoazan jentilak eta laminak.
Kontatuizkidazu bihar etzi baten
nire haurrek entzun ditzaten.
Eskolan, parkean, aisialdi taldean,
euskara dabil gure artean,
Atzotik gaurkora, gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.
Etxean, kalean, euskaltegiko_atean,
euskara dabil gure artean,
Atzotik gaurkora, gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.
Tabernan, lanean, mendira joatean,
euskara dabil gure artean,
Atzotik gaurkora, gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.
Atzotik gaurkora eta gaurkotik gerora
ekarri daigun zuztarretatik ahora.
Euskarak euskaldun egiten bagaitu gu
Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!
Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!
ZUZTARRETATIK AHORA.
Euskaraz bizi nahi dugu!
Sorkuntza
Arkaitz Estiballes, letra
Xabier Zabala, musika
Grabazioa
Igor Telletxea, bateria
Luis Mari Moreno, haize instrumentuak
Luis Vega, guitarra eta baxua
Garikoitz Mendizabal, txistularia
Joseba Tapia, soinua
Kaki Arkarazo, soinu teknikaria
Ekoizpena
Miren Atutxa, lan harremanak eta koordinazioa
Alberto De Abajo, lan harremanak eta koordinazioa
Xabier Zabala, ekoizpen musikala
Arrankudiagar
Aintzane Arbide Uribarri, Ixone Intxaurraga Mendibil, Itziar Duoandikoetxea, Iker Del Rio eta Jon Perez Martin.
Arrigorriagar
Eider Azpiri eta semeak
Galdakoztar
Juan Urkiaga Lekue, Gorane Intxaurraga Basterreetxea, Alfredo Olea Pueyo, Izortze, Aurtenetxe Landa, Nerea Legarreta Lejarzegi, Ane Astigarraga Simarro, Jesus Eguzkizaga, Iñaki Astigarraga Ereño, Ane Astigarraga Ereño, Oihane Villar Aurtenetxe, Alberto Barrenetxea, Maialen Barrenetxea, Libe Goitia Artetxe, Naia Herreras Legarreta, Maite Zufiria, Yrama Simarro, Asier Bidart eta Miren Atutxa.
Orozkoar
Itziar Rotaetxe, Marian Bilbao, Ander Ganzabal Bilbao, Naia Ganzabal Bilbao, Enrike Ganzabal, Irune Larreategi eta Ainare Vega.
Zaratamoztar
Gurutze Zubikarai eta Unai Parez.
Zollotar
Garazi Abrisketa Serrano, Andrea Garcia Aretxaga eta Irati Gerrikaetxebarria.
Hona hemen sortutako material ezberdina deskargatzeko aukera, gozatu!
Letra Partitura Kanta Bertsio instrumentala Mugikorrerako bertsioa