1. Orbelok airez aire
1. Orbelok airez aire
Orbelok airez airez
ipartxu gozoa,
landamen ederretik
doan errekea.
Hantxe topatu neban
Birjina andrea,
orraztuten ebala
buruko ulea.
Ha ez zan ulea
ez bazan perlea,
ulondo bakotxeko
erion perlea.
Beutso, Birjina andra
ulera zintea,
ehun erreal kosta jat
Madrilen kanea.
Nor izango ete da
harexen ehulea?
Maria Magdalena
Apostuladea.
Nor izango ete da
haren joskilea?
Errege Don Filipen
alaba lindia.
Edukia deskargau
2. Perretxikotan nenbilenean
2. Perretxikotan nenbilenean
Perretxikotan nenbilenean
Mendiolako basoan,
dama gazte bat aurkitu neban
elorri baten ondoan.
Gaztea nintzan,
zoroa nintzan,
jarri nintzakon ondoan,
amantaltxua zabaldu eta
hartu ninduan altzoan.
Itaundu neutsan:
–Nongoa zara,
damatxu bihotzekoa?
–Jakizu, ni naz pobreen ama,
Birjina Arantzazukoa.
Edukia deskargau
3. Hain urrin etxe pospola
3. Hain urrin etxe pospola
Zuri-gorri umea, jaiobarria,
tximiniati gora kea dariola,
holan, holan.
Gantxoan arbola zelai erdian,
erreka pospola etxe atarian,
surtan danbolina gaztaina erretzen,
lapikoa gal-gal babak egosten,
holan, holan.
Gantxoan arbola zelai erdian,
erreka pospola etxe atarian.
Edukia deskargau
4. Gure neskato neskatote
4. Gure neskato neskatote
Gure neskato, neskatote,
martian dauka urtebete,
beste martian beste bete,
gure neskato, neskatote.
Gure mutiko, mutikote,
apirilean daukaz hiru urte,
beste apirilean beste bete,
gure mutiko, mutikote.
Gure neskato, neskatote,
urrian daukaz zortzi urte,
beste urrian beste bete,
gure neskato, neskatote.
Gure mutiko, mutikote,
abenduan daukaz hamar urte
beste abenduen beste bete,
gure mutiko, mutikote.
Edukia deskargau
5. Goiko kaleti beheko kalera
5. Goiko kaleti beheko kalera
Goiko kaleti beheko kalera,
berakatz-zoparekin arrautzak jatera.
Bai Txanparreko tabernak
baleki berbetan,
zer esan eukiko leuke astelehen goizetan.
Txanparreti beheko kalera,
berakatz-zoparekin arrautzak jatera.
Edukia deskargau
6. Artoaren zopak eta txuletearen ura
6. Artoaren zopak eta txuletearen ura
Artoaren zopak eta,
txuletearen ura,
ez neukela hatxondoan
holan bizi gura.
Lebatz edo ternera,
lukainka musturra,
holantxe egoten naz ni
tabernan gustura.
Edukia deskargau
7. Atxea motxea
7. Atxea motxea
Atxea motxea
perori pan,
zure semea errotan.
Errotara nindoala
topau neban erbi bat,
jaurti neutsan harri bat,
atera neutsan begi bat,
ipini neutsan barri bat.
—Din daun, nor hil da?
—Txomin zapaterua.
—Zer egin dau pekatu?
—Auzoko txakurra hil eta koipetsu.
Edukia deskargau
8. Atxea motxea, errezitatua
8. Atxea motxea, errezitatuta
Atxea motxea,
kumina pan.
Zure semea errotan.
Errotaria silloian.
Kaldaron eta kaldaron.
Begiak erreta gatz emon.
Joan nintzan basora,
topau neban erbi bat,
jaurti egin neutsan harri bat,
atera neutsan ezkerreko
begi gorri-gorri-gorri-gorri-gorri
gorri bat.
Zelemin kanpa, zelemin kanpa,
gari-gari-gari-gari-gari
gari handi bat.
Edukia deskargau
9. Martineskortako hatxak
9. Martineskortako hatxak
hantxe hil eutsan nire ahuntzari gatxak,
hain zan handia gaitza edo astragua,
hantxe egin eutson bere buruari akabua.
Edukia deskargau
10. Martineskortako hatxak (errezitatua)
10. Martineskortako hatxak (errezitatua)
Martineskortako hatxak,
hantxe hil eutsan nire ahuntzari gatxak,
hain zan handia gaitza edo astragua,
hantxe egin eutson bere buruari akabua.
Edukia deskargau
11. Txirintxanketan
11. Txirintxanketan
Txirintxanketan akerra jantzan,
astoa bibolin joten,
azagaria suari puzka,
erbia uruna eralgiten. (bis)
Edukia deskargau
12. Txeru kartzelan dago
12. Txeru kartzelan dago
Txeru kartzelan dago,
damea kanpoan,
Txeruk gura leukela
baleuko alboan.
Txeru.
Arto kamaran motxolinua,
domininua lalairon. (bis)
Ama zeu barik larri
nago neu benetan,
erdu eta poztu naizu
zeure besoetan.
Ama.
Trikin egizu neskatotxua,
mutikotxua lalairon. (bis)
Ama zeu barik larri
nago neu benetan,
erdu eta poztu naizu
zeure besoetan.
Edukia deskargau
13. Ababatxua txingorin gorri
13. Ababatxua txingorin gorri
Ababatxua txingorin gorri
ez egin lorik basoan,
azagariak eroan ez zagizan
erbitxuren bat zaralakoan.
Logura da eta lo egingo neuke
baneuka oherako laguna.
Oherako laguna badaukat baina
agure lepo makurra.
Edukia deskargau
14. Urtebarri eta apalazio zalduna
14. Urtebarri eta apalazio zalduna
Urtebarri-barri,
daukonak ez daukonari.
Nik ez daukat eta niri,
ezpabere txarri belarri.
Apalazio zalduna,
hiru erregeen eguna.
Hiru erregeek bialdu gaitu
limosnatxu bat behar doguna.
Zotzak eta paluak,
Martinekoaren kontuak.
Martinekoari eroan deutsiez
hiru oilanda katuak.
Txirrinentaina, Mari Montaña,
intxaurtxu bi eta hiru gaztaina.
Edukia deskargau
15. Santa Ageda
15. Santa Ageda
nor dabil denpora honetan?
Hiru-lau mutil zoragarriak
Santa Ageda kantetan.
Hortxe bidean enteratu naiz
egia edo guzurra,
etxe honetan hil dabela
hamar arroako txarria.
Haren solomo luzea,
haren koipearen dultzea,
pixka eta pixka ibili barik
ekarri egizu guztia.
Etxe honetako Maria,
ointxe esango deutsut egia:
hainbat lasterren topetako
oilo pintoaren habia.
Esku batean luki kapua,
bestean bere parea,
altzoa gora-gora eginda
han be dozena arrautzea.
Orain bagoaz hemendik eta
eskerrik asko zuei.
Agur, hurrengora arte
eta osasun onagaz bizi.
Edukia deskargau
16. San Juan de la portaletaina
16. San Juan de la portaletaina
zapatu arratsaldean.
Hamalau atso tronpeta joten
motroilo baten ganean.
Urra-urra-urra sanjuanetan,
jantzan egingo dogu ipar-haizetan.
Uuu juu juu San Juanera goaz gu.
Edukia deskargau
17. Jotarako dantza-koplak
17. Jotarako dantza-koplak
neuri deust ardura gitxi.
Ardaoa baltza da baina
askok egiten dau erosi.
Askok egiten dau erosi,
neuri deust ardura gitxi.
Mendi altuan edurra (bis)
bota sutara egurra.
Alaba galanten amek
mutil zatarren bildurra. (bis)
Neure nobiaren ama (bis)
asto baten jaube dana.
Astoak ekarriko deutso
etxean behar dauena. (bis)
Panderetatxu barria (bis)
amak Bilbotik ekarria.
Hamar erreal pagauta
erdia urregorria. (bis)
Zeuk eder horrek esana, (bis)
ez zagozala niretzako.
Eskerrik asko majoa,
neu bere ez nago zeuretzako. (bis)
Hauxe da despedidea, (bis)
despedida honen tristea!
Agur aita eta ama,
agur neure maitea. (bis)
Edukia deskargau
18. Arin-arinerako dantza-koplak
18. Arin-arinerako dantza-koplak
txapel azulak eta mahonezko frakak.
Ai, ai, ai, mahonezko frakak.
Arratian ei dagoz mutilak galantak.
Urrukutruku truku, ez eidazu ikutu. (bis)
Ama kamaran dago asmau egingo gaitu.
Ai, ai, ai, asmau egingo gaitu.
Urrukutruku truku, ez eidazu ikutu.
Errementari baino hoba da zesteru, (bis)
lepo bete egurregaz kolko bete diru.
Ai morena, kolko bete diru.
Errementari baino hoba da zesteru.
Hankak arin eta burua arinago. (bis)
Jantzan hobeto daki artajorran baino.
Ai, ai, ai, artajorran baino.
Hankak arin eta burua arinago.
Hamar hamaiketako jabonaduria. (bis)
Txotxolon frakak eta garritan gonia.
Ai, ai, ai, garritan gonia.
Hamar hamaiketako jabonaduria.
Hamar hamaiketako eguzki beroa. (bis)
Ama buruan min dot eta etxera noa.
Ai, ai, ai, etxera noa.
Hamar hamaiketako eguzki beroa.
Ama, ez esan aitari buruan min dudala (bis)
Gaueko parrandeak galdu ninduela.
Ai, ai, ai, galdu ninduela.
Ama, ez esan aitari buruan min dudala.
Gauean parrandan, eta egunez logura. (bis)
Ez zarala, maitea, zure buruaren gura.
Ai, ai, ai, zure buruaren gura.
Gauean parrandan eta egunez logura.