Urte sasoietarako kantak
Euskal Herriko egutegian badaude kolore berezi batekin markatutako egunak: Santa Ageda bezpera, gabonak, San juan… Eta, noski, akordua ailegatzen zaigunetik gaur arte, egun berezi horietarako, kantuak atondu ditugu.
Gure bailaran ere, kantuok gure gureak ditugunak kantatzen ditugu, beste inon entzuten ez diren horiek, edo ez gure herri eta auzoetan kantatzen diren erara.
Gabon-kantak
Gabon gaueko epeletan. Natibitate eguneko bazkalostean. Olentzeroari diosala egiteko. Urtebarriko freskuran.
Gabonetan kantatzeko aukerak ugaritu egiten zaizkigu. Umorea eta familiaren beroa lagun.
Belenen sortu jaku Jainkoa
Belenen sortu yaku Jainkua
atzoko gaberdian.
Hotzez dardaraz dago, gaixua,
lasto pixkaren gaiñian.
Beroa lez berotu daigun
apa emonez mosua.
Gabon bon-bon
Gabon bon-bon,
Natibete bete-bete (sic)
y San Esteban txokolate.
Hator, hator
Hator, hator mutil etxera
gaztaiña tximelak yatera,
Gabon-gaba ospatuteko
aitaren da amaren onduan.
Ikusiko dok aita barreka,
ama be poz atsegiñez.
Eragiyok mutil
aurreko tanbolin horri,
gaztainak erre artian, (bis)
txinplin, txanplan, pum
Gabon-gaba pozik igaro daigun.
Sotak eta paluak
Sotak eta paluek
estudiantien kontuek,
estudiantiari eroan in dotsiez
hiru ollanda katuek,
haren hazurrek topau eziñik
brinkuek eta saltuek,
saltuek eta brinkuek.
aurreko tanbolin horri,
gaztainak erre artian, (bis)
txinplin, txanplan, pum
Gabon-gaba pozik igaro daigun.
Urtebarri-barri
Urtebarri-barri,
dekonak eztekonari,
nik eztekot eta niri
ezpabere txarri belarri.
Erregen
Erregen, Erregen titilintañe,
bost intxur da sei gaztañe.
Gabon-gauean ohituten dogu
Gabon-gaubian ohituten dogu
guztiok afari ona;
makallau, lebatz, besigu eta
bakotxak ahal dauena.
Gero apaitarrat eta txirrinplanplun (sic)
Gabon-gaba pozik igaro daigun.
Hogeta laugarrena dogu abenduan
Hogeta laugarrena dogu abenduen,
deseo genduena logradu genduen.
Jaio da Jesus ume, jaio da munduen,
astoa ta idia daukaz bere onduen,
arnasaz berotzeko hozten dan orduen.
Ule kiskurra eta begi urdina
Ule kiskorra ta begi urdiña,
zerua baiño hobeto egiña.
Pozik eta bizkor goazen Belenera.
Urtebarri-barri 2
Urtebarri-barri
dekonak eztekonari.
Nik eztekot eta niri
ezpabere txarri belarri.
Urte zaharra yoan da
barrie etorri.
San Juan gauekoak
San Juan edo Doniane ekainaren 24an izaten da. Ekainaren 23an ospatzen da San Juan bezpera. Urteko gaurik laburrena da sanjuan gaua. Sua pizteko ohitura dago, aro berriari ekiteko.
Suaren inguruan dantzan eta kantuan ibili ohi da jendea. Etxeko atarian sanjuan haritza eta lizarra ipintzen da.
San Juan bagila
San Juan, San Juan,
San Juan bagille.
Zapoak eta sugeak erre,
artoak eta gariek gorde.
San Juan dala portaletaina
San Juan dala portaletaña,
zapatu arratsaldian.
Hamalau atso tronpeta yoiten
motrollo baten gañian.
Urra-urra-urra San Juanetan,
yantzan egingo degu iperraxetan.
Uuu juu juu San Juanera guaz gu.
Eske kantak
Gure egutegian eskean ibiltzeko data esanguratsuak izan baditugu. Azpimagarrienak Santa Ageda bezpera eta Eguen Zuri dira.
Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena.
Eguen Zuri ostera, ihauteri edo aratusteak hasten diren eguena da, osteguna. Egun honetan, umeak eskean ibilten dira jaiegun honi dagozkion abestiak eta bertsoak kantatuaz.
Aintzaldu daigun Agate Deuna (1)
Aintzaldu deigun Agate Deuna,
biher da ba Deun Agate.
Etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Deun Agatena batzeko gatoz
auzoko mutil gazteak,
ondo hartu egizuez eta
zabaldu zeuen sakelak.
Orain bagoaz hemendik eta
eskerrik asko zueri.
Agur hurrungora arte
ta osasun onagaz bizi.
Aintzaldu daigun Agate Deuna (3)
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko (i)euko al dabe.
Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gaizuz eta
zabaldu zeuron sakelak.
Santa Ageda, Ageda (1)
Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitia,
etxe honeri emon daiozu
zoriona ta bakea.
(…) Zure gorputza kristal ganean
narrastatu ebenean.
Eguen zuri
Egu(e)n Zuri egune
kolore ederreko egune,
mendi ganian
laño pardua
ta azpian eguzki zuria.
Herri honetako
mutil txikiak
zeuron aurrera
gatoz gaur.
Aintzaldu daigun Agate Deuna (2)
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zoriyon hutsa
betiko euko al dabe.
Geu gara aberriyaren semiak,
Euskadi da geure ama.
Semiak ama maite dabelez
maite dogu aberriya.
Deun Agatena batzeko gatoz
bertoko mutil gazteak,
horregaitik zubekana gatoz
zabaldu zuren sakelak.
Aintzaldu daigun Agate Deuna (4)
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eukiko dabe.
Deun Agatena batzera gatoz
Gumuzioko gazteok
limosnatxu baten billa gatoz
zabaldu zeuen sakelok.
Santa Ageda, Ageda (2)
Santa Ageda, (i)Ageda,
beren bezperan gaube da.
Bere bezperan gabe da eta
biyer da Santa (i)Ageda
Kantetan gatoz kantetan
ez gatoz iñor sustetan.
Ixil-ixilik egongo gera
ezpayatzue gustetan.