Ume eta Lo-kantak
Lo-kantak edo sehaska kantak umeak lokartzen laguntzen duten kantak dira.
Erritmo geldoz kantatzen dira, tono erlaxatzaile batean eta urruma eginez umeari lo eragiten zaio.
Altxoan, sehaskan, ohean, urduri dagoenean… umea lasaitu eta lo errezago egin dezaten kantatzen zaizkie. Giro berezi honetan ume eta gurasoen arteko lotura sendotzen da eta kontestu horretan gure artera ailegatu diren hemen aurkituko dituzuen lo-kantak.
Ababatxua txingorin gorri
Ababatxue txin gorri-gorri
ez egin lorik basuan
azagariek yan ez zegizen
bildotsa zarialakuan. (bis)
Obabatxua
Obabatxue lo ta lo
zeuk orain eta neuk (g)ero.
Zeuk gura dozun orduran baten
biok eingo’gu lo ta lo.
Ia umetxua egizu lo-lo
Ia umetxue eixu lo-lo,
oin zauk eta nauk (g)ero.
Lolitos, lo eixu,
sagutxue etorko da gero
ta esango dau
hau mutikoau eztau lo.
Anatxu teilatuko
Anatxu tellatuko, Anatxu teilatuko
gona gorridune, gona gorriduna,
autsi hagin zaharra, eutsi hagin zaharra
ta ekazu barrie. eta ekarzu barria.
Seintxu txikerra negarrez dago
Seintxu txikerra negarrez dago,
ama emoiozu titie.
Aite hordie tabernan dago,
tunante yokolarie (bis).
Txikitxu politena
Txikitxu politena
lorea langoa,
loreen bere begitxuokaz
oraintxe lo doa.