Olgetakoak
Umea eta olgeta bat datoz, bat dira. Testuinguru alai batean umeak olgeta eta kantaren bitartez bere errealitate fisikoa eta soziala ulertzen doa, jasotzen doa. Umeari estimulagarria gertatzen zaion ingurunean garatzen doa, maila motrizean, kognitiboan, sozialean… lehenengo mugimenduak, lehenengo berbak, keinuak… hizkuntzarekin lehenengo kontaktuak.
Gure artera hainbat olgeta ailegatu dira.
A, e, i, o, u
A, e, i, o, u. A, e, i, o, u.
Ama meriendia beha dogu,
arrutze bi te koipetsu,
ezpabere bentanatik
salto ingo du.
Atxuri
Atxuri, Atxuri, Atxuri,
Atxuri, Atxuri, Atxuri,
Atxuri atxuritarra,
zu zara neuria.
Palua non dago?
Palue.
Palue non dau?
Suek erre dau.
Sue non dau?
Urek amata dau.
Ure non dau?
Idiek edan dau.
Idie non dau?
Garie trilletan.
Garie non dau?
Oiloak jan dau.
Oiloa non dau?
Arrauntzie imiñiten.
Arrauntzia non dau?
Frailliak jan dau.
Fraillia non dau?
Mezea emoten.
Mezea zetako da?
Zerure joateko.
Zapateruak, zer egin dau?
Zapaterue, zer in dau? (sic)
Auzoko txakurre urkitu,
manta zaharra garbitu,
tellatuen ganean sikitu.
Arre, arre mandako
Arre, arre mandako,
bihar Urduñerako.
Handik zer ekarriko?
Zapata ta garriko.
Lehenengotxu hori
Lehenengotxu hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
txikerra dok hori.
Bigarrentxu hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
nagiya dok hori.
Hirugarren hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
luzia dok hori.
Laugarrentxu hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
sendua dok hori.
Bosgarrentxu hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
lodiya dok hori.
Taiururuntena
Taiururuntena, tena, tena,
taiururuntena.