Koplak
Kopla edo usadio zaharretan oinarrituak diren kopla zaharrak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako edota gertakizunen baten testigantza burutzen dutelako. Ahozko literaturan ahapaldiak osatzeko modu berezia da.
Gurera, bailaran jasotako kopla ezberdinak ekarri ditugu.
Ai, txikitxu, txikitxu
Ai txikitxu, txikitxu,
ai txikitxu maite
holan ibilli barik
ezkondu zaite.
Ezkondu zaite.
ezkondu zaite.
Ai txikitxu, txikitxu,
txikitxu maite.
Baltza nazala dinoe
Baltza nazela diñeure, (bis)
neuri deust ardure gitxi.
Ardua baltza da baiñe
askok eiten deu erosi.
Askok eiten deu erosi,
neuri deust ardure gitxi.
Errementari baino
Errementeri baño
hoba da zesteru, (bis)
lepo bete egurregaz
kolko bete diru.
Ai morena, kolko bete diru.
Ezkondu nintzan
Ezkondu nintzan ezkondu,
bai neuri sarri damutu;
praka baltzetan hari zurixa
egundo ez da faltadu.
Hamar hamaiketako
Hamar hamaiketako
jabonaduria. (bis)
Txotxolon frakak eta
gerriten gonia.
Ai, ai, ai, gerriten gonia.
Hamar hamaiketako
egozki berua. (bis)
Ama buruan min dot
eta etxera nua. .
Ai, ai, ai, etxera nua.
Ama, ez esan aitari
buruan min dutela.
Gaueko parrandiak
galdu nenduela.
Ai, ai, ai, galdu nenduela.
Ama, ez esan aitari
burun min dutela.
Gabean parrandan,
(eta) egunez logure. (bis)
Ez zarala, maitia,
zure buruen gure.
Ai, ai, ai, zure buruen gure.
Gabean parrandan da
egunez logure.
Itsasoan doanean
Itsasoan doanian (bis)
ontzia kristalezkoa,
(i)handixik ikusiten da
Birjina Begoñakua.
Mendi altuan edurra
Mendi altuen edurre (bis)
bota surtera (i)egurre.
Alaba galanten amak
mutil zatarren bildurre. (bis)
Neure andrea andra ona da
Neure andria (i)andra (i)ona da,
ez da munduan bakarrik,
yosten da plantxan badaki baiña
edaten bere poliki.
Panderetatxu barria
Panderetatxu barria
(i)amak Bilboti ekarria.
Hamar errial pagaute
(i)erdia urregorria.
Urkiolara joanda
Urkiolara yoanda
zapatak urrutu.
Aite San Antoniok
barriek eingo’itu.
Urrukutruku truku
Urrukutruku truku, ,
eziostezu ukutu. (bis)
Ama kamaran dago
asmau eingo gaitu.
Ai, ai, ai, asmau eingo gaitu.
Urrukutruku truku,
eziostezu ukutu.
Arratian ei dagoz
Arratien i dagoz
mutillek galantak, (bis)
txapel azulek eta
magonezko frakak.
Ai, ai, ai, magonezko frakak.
Arratien ei dagoz
mutillek galantak.
Durangon bazkalduta (1)
Durengon bazkalduta
Mañariti gora, (bis)
erromerian goaz
San Antoniora
Ai, ai, ai San Antoniora
Durengon bazkalduta
Mañariti gora.
Durangon bazkalduta (2)
Durengon bazkalduta
Mañariti gora, (bis)
Txakurzulon jausi naz
ipurdiaz gora.
Ai, ai, ai ipurdiaz gora.
Durengon bazkalduta
Mañariti gora.
Gure amak ezkontzeko
Gure amak ezkontzeko (bis)
neure moduko bategaz,
dotea emongo deusku
ama lokea bost txitegaz.
Hankak arin eta
Hankak arin eta
burua ariñego. (bis)
Yantzan hobeto daki
artayorran baño.
Ai, ai, ai artayorran baño.
Hankak arin eta
burua ariñego.
Hauxe da despedidea
Hauxe da despedidia,
despedida honen tristia, ai!
Despedida honen tristia.
Denpora txarrak emonda
jentea doa etxera.
Klabelina bentanakoa
Klabelina bentanakue,
ipinten zaitut kontuen
ez egiteko baltseorik
nere pandero soiñuen.
Hau pandero berria da ta
Gerniketik ekarria da.
Hamar errial pagauta
ez dala urregorriya.
Baltza nazela dirauste
baiña niri ardura gitxi,
ardaua be baltza da baiña
askok egiten yok erosi.
Neure nobiaren ama
Neure nobiaren ama
(i)asto baten jaube dana.
Astoak ekarriko‘tso
etxien biher deuna.
Tristerik nago
Tristerik nago tristerik,
barreka banau zoroa.
Hemeko munduan ez da besterik
inbidie ta zeloa.
Txikitxu politori
Txikitxu politori
zer dozu negarrez?
Aitak tabernarako
dirurik emon ez.
Da amak emon baneiski (sic)
hamasei hogeiko,
ezkonduko neitike
udebarrireko.
Zeuk eder horrek esana
Zeuk eder horrek esana, (bis)
ez zagozala nitzako.
Eskerrik asko majoa,
neu bere enago zeutzako.