Bestelako kantak
Gaitegi eta tematika ezberdinetako kantak bildu ditugu. Bailaran egindako grabazioetan jasotakoak dira.
Hiru damatxu Donostiako
Hiru damatxu Donostiako
Errenterien dendari
yosten da plantxan bakie baña
ardue edaten poliki.
Hiru damatxu Donostiako
hirurek gona gorriak,
yosten da plantxan bakie baña
gabian urteiten daude hordiak.
Ai Angela!
Ai Angela!
Ton ba la mela ja jai.
Ai Fermintxu!
Edaixu gitxitxu.
Txoria bapora, baporanean
elorri baten ganean.
Nahi dezu hartu, Simontxu auzoko,
urregin gazte senartzat?
Ez aita, ez ama,
ez da nauk gura dodana.
Arrateko zelaiko
Aingeru, aingerue,
zeruan ze barri?
Zeruan berri onak
orain eta beti.
Atzo goizean goiz jagi nintzan
Atzo goizean goiz yagi nintzan
birigarroa goizago,
birigarroan kanta soinuan
lo egin neban gozaro.
Ama elgoibartarra
Ama elgoiberdarra,
ella del Orozko,
nobia eskapaturik
con otro morrosko.
Zazpi urte pasau de
que yo le conozco,
por dónde anda ella
nik ez dakit asko.
Los dos dicen que beben
goixetik geubera,
tres azumbres de vino
edan da (i)ogera.
Sin dormir en ayunas
askozaz hoba da,
la mujer que yo tenía
bizi da (i)horrela.
La mujer vendería
gizonaren prakak,
sin que el marido sepa
andriaren tranpak.
La mujer bebedora
eztok eramaten,
todos los vicios tiene
daukezanak saltzen.
Y los mozos de Bizkaia
eta provincia,
antes de casar pensar
zer dan buzterria.
Y si buscáis como ella
zeuen ezkongaia,
para vosotros será
despatxu garbia.
Yo como era culpante
beste asko ibilia,
tu infeliz marido
aporratu zaitez.
¡Viva! Jesus andria,
Juana eta Joakin,
lekua esan deutsuet
nahi badezue jakin.
Hondarribia
Hondarren bila, (i) herri txikixa (sic)
erdian plaza zabala,
alargun batek i dekozala
ederrak hiru alaba.
Kortesiagaz eskatu notson
zaharrena gorde deiztala.
Errespuesta emon ei otson
berentzat pobria dala.
Goiko mendian edurra dago
Goiko mendian edurra dago
errekaldian izotza. (bis)
Neu zeugandik aske nago ta
pozik daukat bihotza
Goiko mendian edurra dago,
errekaldian izotza.
Ene aberri polit ederra
zeu langorik nun dago ba?
Zeugaz beti bizi gura dot
heldu arte heriotza.
Ene aberri polit ederra
zeu langorik nun dago ba?
Maritxu nora zoaz
—Maritxu nura zoaz,
erren galantori? (sic)
—Iturrira Bartolo,
zeuk [gure] badozu etorri.
—Iturrien zer dago?
—Ardautxu zuria.
—Biok edango degu
nahi degun guztia.
Nik ikusi dot ikustekoa
Nik ekosi dot ikustekua
Donostiako kalian,
hamalau atso tronpeta joten
motrollo baten ganian.
Motrollo hori handiya zan
edo atsuak txikiak.
Inposible da, gauzia da
motrollo horren kontua.
Txantxirikitin, Bilbora noa
—Txantxirikitin, Bilbora noa.
—Txantxirikitin, zer eiten?
—Txantxirikitin, txantxirikitin,
makallautxu bet ekarten.
Ai ze gizon zuhurra dan Martintxu gurea!
Ai ze gizon zuhurra dan
Matxintxu guria!
Prakatxu zaharrak eta
ona umoria.
Igez artorik ez da
aurten hil andria.
Ze bizimodu dok hori,
Matxintxu guria?
Aldapeko sagarraren (1)
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria dago babesturik. (sic)
Txiruliruli, txiruliruli,
norentzako kantaten dau
txoritxu hori.
Aldapeko sagarraren (2)
Aldapeko sagarraren
arramaren puntan,
puntaren puntan,
txoriye dagoz kantetan. (sic)
Txirulirulin, txirulirulin,
txoritxua maite
negarrez harekin.
Aldapeko sagarraren (3)
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria dago abeslari.
Txiruliruli, txiruliruli,
noz yantzatuko ete du
soñutxu hori? (bis)
Basatxoritxu
Basatxoritxu mustur luzia
ez yoan Donostiera billa,
angerutxurik bihar ezkero
hora hor nire mutilla.
Beren mosua edurra da ta
sua bihotz da ezpana,
berton urturik biziko dira
nire bularra ta ezpana. (sic)
Ai nolenentzan urrez orratza (sic)
urrez misa ta haria,
urrez hasi ta amaituteko
seintxu honentzat yantzia.
Larrosatxuak bost orri daukaz
klabeliñeak hamabi.
Gure seintxuak bihar dauena
eskatu beren amari.
Bilbora noa
Bilbora noa, Bilbora
udan ezpada neguen.
Ez dala bizi pobrerik
aberatsaren moduen.
Aberats harek diruek ditu,
pobreak umildadea.
Umildadeak idiriko ei’tu
zeruetako atiak.
Horra hor goiko harestitxu baten
Horra hor goiko harestitxu baten
kukuak umiak egin yozak aurten.
Kukuak egin, amilotxak yan,
haise bere kukuaren
zoritxarra zan. (bis)
Lara lara lala, lara lara lala.
Kukuak dirautso amilotxeari:
—Nik (k)uxetan bost hazur
apurtukostat hiri.
Horra hor goiko haretx harro baten
Horra hor goiko haratx harro baten
kukuak egin yozak hamar ume aurten.
Kukuak egin, amilotxak yan.
Haxe bere kukuaren txoritxarra zan. (sic)
La, la, la…
Ipiñaburu leku altuan
Ipiñaburu leku altuan,
Undurragaren buruan
ikazgiñagaz ezkontzen danak
ez du zentzunik buruan.
Ikazginaren lapikotxia
haundia baina (i)harrua;
abadearen lapikotxia
txikie baina gozua.
Itsasoan laino dago
Itsasoan laño dago
Baionako alderaño.
Nik zu zaitut maitiago
arraintxuak ura baiño.
Nik zu zaitut maitiago
txoriak bere umia baiño.
Lauri, lauri
Lauri, lauri,
kamiñon eztaukat dirurik.
Lau alaba ezkondu barik,
bosgarrena semia.
Kapote zahartxu bategaz
koneju bat dirudi
bere bixertxuokin.
Salamankara
Txiki txikitxutarik aitek eta amak
fralle ninduen nonbradu,
estudioak ikisten bere
Salamankara bialdu.
Joan nintzen Salamankara,
bidian neban pentsadu:
estudiante pikaro baiño
hoba nebala ezkondu.
Ezkondu nitzan ezkondu,
baiña ere ondotxo damutu:
fraka baltzetan hari zuria
etxat egundo faltadu.